Azkenaldian Interneten erabilera handiena duten tresnak sare sozialak dira. Gaur egun, Facebook, Twitter edo MySpace moduko webguneek milioika erabiltzaile dituzte beren sareetan. Joera horretan, erabiltzailea da protagonista. Izan ere, webguneak tresnak jartzen ditu, baina erabiltzailea da edukiak sortzen dituena. Hori dela eta, webgune horiek ez dira ezer bertako erabiltzaileak gabe.
Partaidetza aktibo hori dela eta, webgune horietan erabiltzaileak bestelako pisu bat du. Elementu garrantzitsua da, eta sare horien arduradunek erabiltzailea gustura egotea lortu behar dute. Bestela, bere indarraz baliatuz, ekintza asko eraman baititzake aurrera.
Azken hilabeteetan, sare sozial batek baino gehiagok izan dituzte erabiltzaileekin arazoak. Horien jatorria desberdina izan bada ere, ondorioa beti bera izan da: erabiltzailearen ezadostasuna. Webguneko erabilera arauen aldaketa, erabiltzaile batekin izandako portaera ezegokia edo mota horretako beste edozein gertakarik sor lezake erabiltzaileen haserrea.
Ezaugarriak
Behin gertakaria jazotakoan, errebolta hasten da. Normalean, kanpoan aditzera ematea baino nahiago izaten dute sarean bertan antolatzea. Behin bertan sona nabaria hartutakoan, kanpoko blogak eta hedabideak laster hasiko dira gertakariaren berri ematen. Erreakzio horiek ezaugarri jakinak izan ohi dituzte, erantzuna azkarra izaten da errebolta sortu duen gaian ekarpenak egin soluzio bidean jartzeko borondate garbia.
Asko hitz egin zen sare sozial ezagun honetan izandako gertakariari buruz. Kasu horretan, erabilera baldintzak izan ziren arrazoia. Izan ere, Facebook sarean jarritako eduki guztien jabetza sare sozialarena izango zela esaten baitzen. Baldintza hori lehen ere bazegoen, baina erabiltzaileak kontua ezabatuta jabetza amaitu egiten zen. Baldintza hori kenduta, Facebookek erabiltzailearen edukien jabetza mantentzen zuen hark kontua ezabatuta ere. Aldaketa horrek sekulako kritika zaparrada jaso zuen, eta arduradunei zer pentsatu eman zien.
Horren ondorioz, printzipio batzuk eta eskubide eta arduren deklarazioa sortu dute. Gainera, deklarazio hori berrikusi ahal izango da, iruzkinak egin, bai eta zuzenketak ere. Ondoren, Facebooken bertan egingo den bozketaren bitartez zuzenketa onartzen bada, aplikatu egingo da, baldintza batzuekin betiere.
Tuentin, greba
Antzeko zerbait gertatu zen Tuenti sare sozialean ere. Bertako erabiltzaileak ez zeuden batere ados partaidetza kontratuaren klausula batekin. Hori dela eta, apirilaren erdialdean erabiltzaileen greba konbokatu zuten. Horretarako, gertaeren berri emateko Tuentik berak duen tresna erabili zuten eta berehala zabaldu zen sare osoan. Dena den, hasieran errebolta zirudiena pixkanaka nahasten joan zen. Lehenik, gertaeraren inguruan erabiltzaileak kontrako iritziak jartzen hasi ziren. Ondoren, grebaren sustatzailearen posta elektronikoa lapurtu eta haren kontuan sartu ahal izan ziren. Azkenean, bere Tuentiko profila ezabatu egin behar izan zuen, eta horrekin batera grebarako deialdia ere ezabatuta geratu zen. Hala ere, gertakari horrek zer pentsatua eman zien sare sozialeko arduradunei, eta bertako klausulak aldatuko zituztela hitzeman zuten.
Antzeko gertakariak bestelako tresna sozialetan ere izan dira; Twitterren edo Meneamen, esate baterako. Gustura ez dagoen erabiltzaile bat edo zerbait gertatu eta webguneko administrariek jokabide ezegokia izan dutenean gertatzen dira oro har. Webgune horietan, erabiltzailea denez garrantzitsuena, erantzun azkarra eta gardena ematea komeni da. Hori dela eta, begi bistan geratzen da mota horretako webguneetan erabiltzaileak gauzak aldatzeko duen indarra. Orain arte izan ez duena.


Interneten hainbat helburu eta ekintzatarako tresnak aurki daitezke gaur egun.
Mota guztietako dokumentuak partekatzeko tresna sozialak daude: irudiak, bideoak, musika, aurkezpenak. Bulegotika aplikazioak sortutako dokumentuak partekatzeko tresna falta dela pentsatu arren, horretarako ere badago soluzioa,
Bidaia bat egiten denean, ostatuan aurrezteko modu interesgarria da etxea trukatzea. Horretarako, noski, norberak prest egon behar du etxea eta urte guztian etxean erabiltzen dituen gauzak ezezagun bati uzteko. Hau da, norbera beste baten etxera egun batzuk pasatzera joateko, lehenik bere etxea uzteko prest egon behar du. Nahiz eta hasiera batean eragozpen handirik ikusi ez, batzuek mesfidantza adierazten dute. Etxebizitzen trukea egiteko hainbat webgune daude. Munduan ezagunena
Mota horretako webguneen funtzionamendua berdintsua izan ohi da. Behin erregistratu ondoren, norbere etxea gehitu behar da eskaintzen atalean. Hemen oso garrantzitsua da etxea eta ingurunea deskribatzea, libre egongo den denbora tartea eta argazki erakargarriak jartzea. Ondoren, oporretan joateko leku bat pentsatu behar da, eta bertan trukea egiteko etxerik ba ote dagoen begiratu. Lekua aukeratzeko orduan, malgutasuna garrantzitsua da; izan ere, leku jakin horretan litekeena da ezer ez egotea. Behin etxe batzuk aurkitu ondoren, norbere etxearekin trukea egitea eskaintzen zaie. Handik aurrera, besteen erantzunaren zain egon behar da. Batzuetan, eskaintza egiteko diru kopuru bat ordaindu behar izaten da, eta beste batzuetan, informazio osoa jaso ahal izateko.
Carpooling
Zerbitzu hori eskaintzen duten webgune dira
Aurretik beste saio batzuk egin diren arren, badirudi oraingo honek lortuko duela. Espainiako enpresa batek ingurumena errespetatzen duen ordenagailu eramangarria aurkeztu du,
Web aplikazioak erabiltzailearen mahaigainean integratzeko Mozillak kaleratu du bere soluzioa,
Baina bestelako arazoak ere sortu dira, lehen mahaigaineko ordenagailuan zegoen informazio guztia, eta hura atzitzeko bide bakarra zegoen. Orain, informazio hori gailu desberdinetatik atzitzen da; ez atzitu bakarrik, informazio sortu eta aldatu ere bai. Horren ondorioz, gailu desberdinetan aurkitzen den informazioa ez da berdina. Esate baterako, horren adibidea da agendaren kudeaketa. Gailu mugikorreko agendan zerbait gehituz gero, beste batera joandakoan ez da informazio hori ikusten. Azken finean, informazioaren zatiketa gertatzen da.
Apple etxeak sinkronizazioa lortzeko sortutako konponbidea da
Microsoften apustua da
Amazonek bere ibilbidea egiten jarraitzen du irakurgailu elektronikoen munduan; oraingoan
Urtero bezala, aurten ere banatu dira Interneten inguruan dauden saririk ezagunenak:
Ubuntu plataformaren arduradun nagusia
Joan den apirilean kaleratu zuten azken bertsioa, 9.04 bertsioa eta
Entries (RSS)