Hiru denboraldi egin ondoren, iritsi da azkeneko post-aren momentua. Berriako Zibergela atalak 2008-2009 denboraldia amaitu du eta horrekin batera nire kolaborazioa ere bai. Ziklo bat amaitu da. Zibergelak irailean jarraituko du, beste norbaiten eskutik sasoi betean bueltatuko dela zalantzarik ez dut.
Mila esker guztioi. Eta ikusiko gara sareko txokoren batean.
Ibon ![]()
Entries (RSS)
ekaina 23rd, 2009 at 9:10
Aupa Ibon,
jarraitzaile sutsua izan nauzu, bereziki paperezko bertsioan.
Pena bat da hain zutabe interesgarria uda partean irakurri ezin izana baina…
Eskerrik asko zure lanagatik
ekaina 23rd, 2009 at 13:49
Mila esker Josu,
Ohore bat da niretzat horrelako hitzak entzutea, ez bait nago ohituta
Ongi izan
ekaina 23rd, 2009 at 16:50
Lan bikaina. Eskerrik asko.
abuztua 28th, 2009 at 19:18
Aupa, Ibon! Ze pena, oraintxe topatuko blog hau eta… ikasturte berrirako inspirazio bila, badakizu. Eskerrak paperean behintzat jarraitu zaitugun. Portzierto, klasean ere erabili izan ditut zure artikuluak, milesker.
Ondo segi, eskuminak anaiari.
mxk
abuztua 30th, 2009 at 14:05
Aupa Mari,
Eskerrik asko! Zerbait behar baldin baduzu, badakizu non nagoen…