Posta elektronikoa kudeatzeko programak, hala nola Microsoft Outlook edo Thunderbird, erabiltzen ditugunean, erraza da mezu elektroniko baten hartzaileak mezua jaso duen edo ez jakitea. Horretarako, nahikoa izaten da
Archive for the Trikimailua Category
Ordenagailua pizten denean, aplikazio eta tresnatxo asko kargatu ohi dira. Horrek ordenagailuak abian jartzeko behar duen denbora handitzen du, eta, askotan, luze jotzen du ordenagailua pizteak. Hori konpontzeko, Microsoft-ek berak garatutako doako aplikazio bat erabil daiteke, Autoruns for Windows izenekoa. Tresna horren bitartez, ordenagailua piztean abiatzen diren tresna eta programak zein diren ikusi eta garbiketa egiteko aukera dago, eta, hala, ordenagailuaren abiatzea nabarmen azkartzen da kasu batzuetan.
Aplikazio asko daude pantailan gertatzen denaren argazki bat egiteko, eta baita bideo-zatiak grabatzeko ere. Baina horrelako tresnarik eskura ez dagoenean, edo ordenagailuan ezer instalatu nahi ez denean, badago pantailan gertatzen dena bideoan grabatzeko aukera ematen duen web gune bat ere: Screen-cast-o-matic. Web gune horretatik, pantailan gertatzen denaren bideo bat grabatzeko aukera dago. Helbide honetan dago: http://www.screencast-o-matic.com/
Gero eta ohikoagoa da ordenagailua erostean software asko aurretik instalatuta topatzea, eta ez Windows bakarrik. Ordenagailu-ekoizle handiek software garatzaileekin izaten dituzten akordio komertzialen ondorioz, software desberdinen probako bertsioak instalatuta daude ordenagailuetan.
Ordenagailu berria txukun izan nahi bada, komeni da horiek guztiak kentzea; horretarako dago PC Decrapifier. Tresna horrek ordenagailuan dauden probako software horiek detektatu eta desinstalatzeko aukera ematen du. Erabilgarria da; erabiltzailearen esku uzten du zein aplikazio kendu.
Askotan, ez dugu jakiten posta elektronikoz edo Internet bidez jasotako fitxategi bat zabaltzeko zer programa behar dugun. Windows-en kasuan fitxategien luzapenak ematen du informazio hori, hau da, fitxategiaren izenaren eta puntuaren ondoren datozen hiru edo lau letrek. Baina luzapen asko ezagunak badira ere (PDF, DOC, JPG, etab.) beste asko ezezagunak gerta daitezke. Hori argitzeko web gune erabilgarria da File extensions.org izenekoa. Gune horretan, fitxategi-luzapenen datu-base erraldoi bat kontsultatzeko aukera dago, bai eta luzapen bakoitza zein programarekin zabaldu daitekeen ere. Hona hemen helbidea: http://www.file-extensions.org/
Posta elektronikoa mezuak bidaltzeko baino gauza gehiagotarako ere erabil daiteke. Web gune askok posta elektroniko bidez eragiketak egiteko aukera eskaintzen dute, eta horrek lana errazten du. Hona hemen adibide batzuk:
(more…)
Erabiltzaile gehienentzat ohikoa izan da orain artean Office formatuko (.doc, .xls, .ppt etab.) dokumentuak erabiltzea. Microsoft Office 2007 kaleratzearekin batera, ordea, Microsoft-ek aldatu egin du bere aplikazioek erabiltzen duten formatua, eta OpenXML izeneko formatua erabiltzen hasi da. Horren ondorioz, Office berria beste luzapen batzuk erabiltzen hasi da dokumentuak gordetzeko (.docx, .xlsx, .pptx, etab.), eta horrek bateragarritasun-arazoak sortu ditu Office bertsio zaharragoak dituzten erabiltzaileekin. (more…)
Gero eta ohikoagoa da telefono mugikorra edo argazki-kamera erabiliz bideo laburrak grabatzea. Bideo horiek ez dira kalitate handikoak izaten, baina Interneteko helbide honetan bideoaren kalitatea hobetu daiteke: http://fixmymovie.com
Bideoak txukuntzeko, nahikoa da bideoaren fitxategia web gune horretara igotzea. Zerbitzariak eredu bat aurkezten dio erabiltzaileari, hobetutako irudi batzuk erakusten dizkio; eta minutu gutxian posta elektroniko bat jasoko du bideoaren lehen hamar segundoak txukunduta ikus ditzakeela adieraziko dio. Lehen hobekuntza horiek erabiltzailearen gustukoak badira, bideo guztia txukuntzeko eska dezake. Azkenik, bideoaren bertsio hobetuak, Quicktime, Windows Media eta Flash formatutan jaitsi ahal izango ditu.
(more…)
Askotan, azkar kopiatu behar izaten da ordenagailuko pantailan agertzen dena, argazki moduko bat eginez. Horretarako, nahikoa da ImprPant tekla sakatzea, eta une horretan pantailan ageri dena kopiatzen da. Ondoren, behar den programan (Paint, Photoshop, Word…) itsats daiteke kopiatutakoa Ctrl+V eginez.
Baina pantaila osoa kopiatu beharrean une horretan aktibo dagoen leihoa baino kopiatu nahi ez bada, erraz egin daiteke tekla-konbinazio honekin: Alt+ImprPant. Ondoren, aurreko kasuan bezala itsasten dira kopiatutako pantailak.
Microsoft-ek Office 2007 kaleratzearekin batera, fitxategien formatua berritu du. Orain arte, Office-ko fitxategiak gordetzeko erabiltzen zen formatua Microsoft-en beraren formatua zen, itxia erabat. OpenOfficek merkatuan izandako arrakastak eta erabiltzaileen presioak formatu ireki bat erabiltzera behartu du Microsoft; baina dagoenekoz merkatuan zegoen estandarra hartu beharrean, beren estandarra sortu dute, Office Open XML. Horrek arazo bat sortu du: Office-ren bertsio zaharragoekin ezin dira Office 2007k gordetzen duen formatuan gordetako dokumentuak zabaldu, ez baitira bateragarriak.
Hori konpontzeko, Microsoft-ek bateragarritasun-pakete bat kaleratu du Microsoft Office Compatibility Pack izenekoa. Adabaki hori instalatuz gero, Office 2000, XP eta 2003 erabiliz, Office Open XML formatuko dokumentuak zabaldu eta sortzeko aukera dago. Microsoft-en web gunean doan eskuratu daiteke adabaki hori.


Entries (RSS)