Azken asteetan hauts asko harrotu ditu Facebook munduko sare sozialik erabilienak. Sare sozialek dituzten erabilera baldintzak guztien ahotan ibili dira, eta Facebook-enak gehienbat.
Hori dela eta, printzipio batzuk eta eskubide eta arduren deklarazioa sortu dutela esan du Mark Zuckerberg Facebook-eko sortzaileak. Gainera, deklarazio hori berrikusi ahal izango da, iruzkinak egin, eta baita zuzenketak egin ere. Ondoren, bertan egingo den bozketaren bitartez zuzenketa onartzen bada, baldintza batzuekin betiere, aplikatu egingo da.
Ekimen horrekin, Facebook-eko administrariek hartu zuten alde bakarreko erabaki bitartez, erabilera baldintzak aldatzeko erabakiak izandako kritika beroak isilarazi nahi ditu. Bertan, sare sozialera igotako eduki guztien jabetza esklusiboa Facebook-ena izango zela esaten zen.


Pasa den astean,
Joan den astean ezohiko albiste bat gertatu zen
Jakina da birusak zabaltzeko orduan ez dutela mugarik ezagutzen, edozein medio izan liteke egokia. Kasu honetan
Entries (RSS)