Sakelakoa Nokia markakoa dutenek badute ordenagailu bidez hainbat gauza egiteko aukera. Nokia PC Suite izena duen softwarea erabiltzen da horretarako, Nokiaren webgunetik doan har daitekeena. Aplikazio hori erabiliz, hainbat ekintza egin daitezke: sakelako fitxategien segurtasun kopia egin ordenagailuan, argazkiak, musika eta bestelakoak bidali eta sakelakoaren agenda ordenagailukoarekin sinkronizatu. Beste ekintza bitxi bat ere egin daiteke: ordenagailuan idatzi mezu bat eta ondoren SMS bidez bidali sakelakotik.

Ordenagailuarekin konektatu ahal izateko, kable bidez, infragorriak eta Bluetooth konexioak erabil daitezke. Ordenagailuak Bluetooth konexiorik izango ez balu, informatika denda batean eskuratu daiteke oso prezio onean. Gaur egun, sakelakoan gordetzen den informazioa gero eta gehiago izanik, aplikazio interesgarria da informazio guztia txukun eta seguru izateko.

Beti izaten da komenigarria norberaren hilabeteko gastuak kontrolatzea, eta garai hauetan oraindik gehiago. Gastu horietako bat sakelako telefonoarena izan ohi da; askotan nahi gabe edo konturatu gabe muga gainditzen du. Hori guztia kontuan hartzeko eta nondik aurreztu litekeen jakiteko webgune berezituak daude. Horretarako, egin beharreko bakarra faktura PDF formatuan hartzea da. Behin hori egin ondoren, sistema aztertu egiten du eta zein prezio plan den egokiena erakusten digu.

Ahorramovil eta Doctorsim dira horietako bi. Horietan, behin erregistratu ondoren fakturak har ditzakegu sistemak azter ditzan. Faktura bat baino gehiago har daitezke, horrela eboluzioa ere ikus daiteke.

Bad Behavior has blocked 60 access attempts in the last 7 days.