Software librea gero eta gehiago erabiltzen ari da enpresa munduan. Orain arte Mozilla Firefox nabigatzailea erabili da gehien. OpenOffice bulegotika-suitea ere gero eta gehiago erabiltzen den arren, ez da iristen nabigatzailearen parera. Baina enpresetan, dokumentazioa sortu eta Interneten nabigatzeko ez ezik, enpresa kudeaketarako ere softwareak garrantzi handia dauka. Izan ere, horiek baitira informazioa antolatzeko eta ondoren ustiatzeko erabiltzen diren tresnak.
Enpresetan informazioa kudeatzeko erabiltzen den softwarean ondorengoak nabarmendu daitezke: ERP, CRM eta proiektuen kudeaketarako softwarea. Batzuetan, software batek egin ditzake funtzio guztiak, eta beste batzuetan, osagarriak izan daitezke. ERP (Enterpise Resource Planing) tresnak, izenak dion bezala, enpresa bateko baliabideak kudeatzen eta planifikatzen laguntzeko tresnak dira. Enpresa bateko sailak kudeatzea eta haietako informazioa zentralizatu eta erabakiak hartzea erraztea da haren helburua. Moduluek osatzen dute, ERP batzuetan CRM (Customer Relationship Management) modulua ere txertatuta dago, eta bezeroekin izaten diren harremanak kudeatzea da haren zeregina. Azkenik, proiektuak kudeatzeko tresnak ere ERP baten barnean edo aparteko tresna gisa ezar daitezke.
OpenBravo
Enpresa baten barnean, ERParen funtzionamendua kritikoa da. Oso informazio garrantzitsua kudeatzen da eta etorkizunerako gakoak izan daitezkeen erabakiak hartzen laguntzen du horrek. Hori dela eta, software librean oinarritutako ERP sistemek zalantzak sortzen dituzte. Mota horretakoa da OpenBravo sistema, software librean oinarritutako ERP sistema egonkorrenetakoa.
Beste edozein ERP sistemak dituen moduluak eskaintzen ditu OpenBravok: datu nagusien kudeaketa, horniketen kudeaketa, biltegiaren kudeaketa, proiektuen kudeaketa, produkzioaren kudeaketa, finantza kudeaketa eta abar.
Software librea izaki, aplikazioaren kode osoa har daiteke saretik eta norberak instalatu. Hala ere, zerbitzu profesionalak eskaintzen dira bere inguruan. Instalazioaz gain, enpresa bakoitzak dituen beharretara egokitzeko lanak egiten dituzte.
SugarCRM
CRM motako aplikazioetan ezagunena SugarCRM dela esan daiteke. Bertsio librea eta jabe-duna, biak daude eskuraga- rri. Enpresen jardueran bezeroekin eta bezero izan daitezkeenekin izaten diren harremanak kudeatzeko balio du honek. Baita egiten diren salmenten jarraipena egiteko ere. Software libreko bertsioa duenez, jende askok oinarri gisa hartu du bestelako ezaugarriak gehitu eta tresna ahaltsuagoa sortzeko. Horrez gain, SugarCRM tresnaren instalazioan eta egokitzapenean oinarritzen den zerbitzua eskaintzen duten enpresak ere badaude.
DotProject
Proiektuen kudeaketan laguntzeko, kode irekiko software ugari dago. Horietako bat da DotProject izenekoa, 2000. urtean sortu zen proiektua, eta garatzaile talde batek eguneratu egiten du gaur egun. Haren funtzioa proiektua planifikatzea eta horren garapenaren jarraipena egitea da. Horretarako, hainbat modulu eskaintzen ditu, guztiak ere web nabigatzaile batetik atzitu daitezkeenak.
Hasieran esan bezala, enpresa mundua oso mundu zorrotza da, ez da jolas bat. Hori dela eta, software librean oinarritutako konponbideak ezartzeak mesfidantza sortu izan du hasieratik. Hala ere, pixkanaka bada ere, gero eta gehiago ari dira mota horretako irtenbideak aukeratzen, baita beren negozioaren oinarriak kudeatzeko ere.


Software edo aplikazio jakin bat inguruko lagunek ere horixe erabiltzen dutelako erabiltzen da askotan. Gainera, askotan CD bat ibiltzen da hortik zehar programa horiek banatzen, beren serie zenbaki eta guzti. Erabiltzailea askotan ez da konturatzen software horren lizentzia hausten ari dela eta legez kanpo dabilela. Gaur egun, software librean mota askotako softwarea dago eta horrela ibili beharrik ez dago. Alternatiba horiek aurkitzen laguntzeko webguneak ere badaude eta horietako bat da
Aurrerago



Entries (RSS)