Lokala

Beno-beno, azkenean hainbeste bilera eta alderrikapen eta gero lokala bat utziko ditugutela dirudi. Udaletxeak jadanik erosi du Larretxo auzan lokala handi bat, gure taldeak erasbiltzeko izango dena. Aurreko astelehenean izan ginen ZISKE ko ordezkari batzuk eta udaletxeko beste batzuk lokala ikusten, toki asko dauka, orain erabaki behar dugu nola egin distribuzioa eta aparejadoreari eman berak martxan jartzeko barruko obra. Hurrengo kurtsoko hasieran obrak hasten badira gustora egon ginatezke.

 Gero lokala horrek eskatzen duen mantenimendua eta zaintza egin beharko da, baina gero-gerokoak. Orain presa daukana barruko distribuzioa nola izango den erabakitzea da.

ALOHA

Surfesta

Datorren Uztailaren 19an Itzurungo hondartzan. Surf eguna ospatuko da azkenengo urtetan bezala. Arratsaldeko bostetan surf taulak eta paipoak probatzeko aukera izango du nahi dunak, ZISKE taldeko kideak bertan egongo dira jendeari laguntzeko. Zortziretan gutxi gora behera barbakoa egongo da doan. Ondoren bide eta diapositiba emanaldia eta gaua partean giroa berotzeko dj ak eta txalaparta etatinbalak.  Ea jendea animatzen den giro ederra aseguratuta dago eta.

Euskal Herriko Taldeen arteko txapelketa

Uztailaren 5 eta 6 an Zarauzko herrian Euskal Herriko taldeen arteko txapelketa izango da. Urtero bezala zumaiarrak han izango dira ahal duen paperik onena bete nahian. Orain dela 2 urte Zumaian bertan ospatutako txapelketa hontan txapeldunak suertatu ginen, eta aurreko urtean Sopelanan bosgarren izan ginen. Beraz aurten ea lehengo urteko postua hobetzen dugun. Txapelketa surfean eta Bodyan egingo da. Surfean arituko direnak hurrengoak dira: Ramon Egiguren master mailan, Imanol Gutierrez seniorren, Unax Aizpurua, Aitor Valero, Mikel Odriozola eta Isaak Agirrezabalaga Open mailan, bestalde gaztetxoetan, Iosu Alcantara 18 urte azpiko kategorian eta Jokin Gorostola 16 urte azpikoan.

 Body board modalitatean ere parte hartu behar dugu, Openean Inaxio Aizpurua, Asier Larburu, Alex Uranga eta Andoni Izaga irtengo dira, gaztetxoetan berriz Urrestilla irtengo da. Tabloirekin Mikel Ibar (Satelite)  izango da ordezkaria.

Beraz talde nahiko sendoa daramagu Zarautzera, ea erakusten dugun gure indarra.

www.euskalsurf.com

Euskal Herriko surfeko kalendarioa

Hemen duzue gure inguruan aurten egin behar diren surf eta bodyko proben egutegia.

Maila guztienak daude , bai euskal herriko zirkuitukoak, txikienak, neskeenak, nagusienak, baita ere goimailakoak  WQS eta WCT zirkuitukoak.

Badago nahiko aukera, ikusteko eta animatu ezkero partehartzeko.

 http://www.euskalsurf.com/calendarioPruebas.html

Corconteko urtegian surfean

Joan den larunbatean Kantabrian izan ziren zenbait surflari, tartean poti zumaiarra eta Ibon Amatriain. Urtegi batean ere surfean egin daitekeela frogatu zuten. Ikusi bestela! Corconte Ebroko urtegia

Kaixo mundua!

Ongi etorri Baleike blogak blogera. Hau zure lehenengo
mezua da. Aldatu edo ezabatu eta blogean idazten hasi!


Azken iruzkinak

 

abuztua 2010
A A A O O L I
« uzt    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

Bad Behavior has blocked 1 access attempts in the last 7 days.