Archive for the 'Albisteak' Category

Euskal Herriko Taldeen arteko txapelketa

Uztailaren 5 eta 6 an Zarauzko herrian Euskal Herriko taldeen arteko txapelketa izango da. Urtero bezala zumaiarrak han izango dira ahal duen paperik onena bete nahian. Orain dela 2 urte Zumaian bertan ospatutako txapelketa hontan txapeldunak suertatu ginen, eta aurreko urtean Sopelanan bosgarren izan ginen. Beraz aurten ea lehengo urteko postua hobetzen dugun. Txapelketa surfean eta Bodyan egingo da. Surfean arituko direnak hurrengoak dira: Ramon Egiguren master mailan, Imanol Gutierrez seniorren, Unax Aizpurua, Aitor Valero, Mikel Odriozola eta Isaak Agirrezabalaga Open mailan, bestalde gaztetxoetan, Iosu Alcantara 18 urte azpiko kategorian eta Jokin Gorostola 16 urte azpikoan.

 Body board modalitatean ere parte hartu behar dugu, Openean Inaxio Aizpurua, Asier Larburu, Alex Uranga eta Andoni Izaga irtengo dira, gaztetxoetan berriz Urrestilla irtengo da. Tabloirekin Mikel Ibar (Satelite)  izango da ordezkaria.

Beraz talde nahiko sendoa daramagu Zarautzera, ea erakusten dugun gure indarra.

www.euskalsurf.com


Azken iruzkinak

 

otsaila 2012
A A A O O L I
« uzt    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829  

Bad Behavior has blocked 1 access attempts in the last 7 days.