Posted by zumaiaeginez on apirila 27th, 2011
Anonimo baten salaketa faltsuagatik kartzelan sartu nahi dituzte Labi ta Xaporra. Gaur, 2011/04/27, Entzutegi Nazionalera deitu dituzte jarraian kartzelan sartzeko. Labi ta Xaporrak, ordean, Entzutegi Nazionalean ez aurkeztea erabaki dute eta Zarauzko Santa Barbarako paretean zintzilikatu dira beraien egoera salatzeko.
Hemen duzue beraien adierazpenen bideoa
Labi eta Xaporraren atxiloketaren bideoa
Posted in Bestelakoak | No Comments »
Posted by zumaiaeginez on apirila 26th, 2011
Apirilak 29, ostirala:
22:00 Txosnen irekiera!
Ondoren… HIPHOP emanaldia: GOIENETXE ANAIAK
Apirilak 30, larunbata: GAZTEA NAIZ ETA HARRO NAGO! eguna
14:30 Herri bazkaria
Arratsalde osoan zehar… KALEAK GURE EGITERA!
Gazte argazkia, jolasak, mani-festa-akzioa…
Ondoren… ekitaldia.
22:00 Kontzertuak:
ITZIARREN SEMEAK
EGURRA TA KITTO!
MAGE AGAINST THE RACHINE
Maiatzak 1, igandea: LANGILEON EGUNA! Adi mobilizazioei!
22:00 Kontzertuak:
IZU NAUK
RAPA NUI
Maiatzak 2, astelehena:
18:30 Taloak Txinpartarekin.
Maiatzak 7, ostirala:
22:00 Kontzertuak:
DOUBLING BOYS
CC627
ESTRICALLA
Maiatzak 8, larunbata: PRESO ETA IHESLARIEN ALDEKO EGUNA
14:30 Herriko preso eta iheslarien aldeko bazkaria
Ondoren… Kantu herrikoiak
19:00 Manifestazioa:
“Eskubide guztien jabe Patxi eta Beñat etxera!”
22:00 Kontzertuak:
BANDA BATXOKI
SURFIN KAOS
BILBOMATIKS
Posted in Bestelakoak | No Comments »
Posted by zumaiaeginez on apirila 21st, 2011
2011ko Aberri Egunaren bezperetan, Ezker Abertzaleak egoera politikoaz egiten duen hausnarketa partekatu nahi du euskal jendartearekin.
Inolako zalantzarik gabe, aurtengo Aberri Eguna testuinguru politiko oso berezi batean emango da; azken urtean emaniko aldaketa sakonek eta gure herriko eragile batzuek harturiko erabaki garrantzitsuek markaturiko testuinguru politikoa da bizi duguna.
Testuinguru honetako elementu aipagarriak dira “Lortu Arte” eta “Euskal Herria Ezkerretik” akordioak; iraganeko inertziak hautsita, abertzaleon arteko elkarlanean aurrerapauso nabarmena dira akordio hauek. Bestetik, Euskadi Ta Askatasuna erakundearen su etena eta konfrontazio armatuko zikloa gainditzeko bere borondatearen erakustaldia egungo egoeran lehen mailako elementua dugu.
Read the rest of this entry »
Posted in Bestelakoak | No Comments »
Posted by zumaiaeginez on apirila 21st, 2011

2011-2012 agenda berdea
INDEPENDENTISTAK Sareko kideok 2010eko azaroan egin genuen Nazio Konferentzian erabaki genuenez, 2012. urterainoko epea oso garrantzitsua izango da independentziaren aldeko mugimenduarentzat, 2012a urte erreferentziala delako euskal estatua lortu nahi dugun guztiontzat.
Asmo honekin, 2011ko eta 2012ko Aberri Egunak independentziaren aldeko bultzada zikloan kokatzen ditugu. Eta bide honetatik, iraganeko erreferentziak, gure ibilbide historikoaren inguruko hausnarketa eta etorkizunerako gure proposamena uztartu nahi ditugu.
Read the rest of this entry »
Posted in Bestelakoak | No Comments »
Posted by zumaiaeginez on apirila 19th, 2011
Datorren asteazkenean Espainiako Entzutegi Nazionalean zitatu dituzte bi gazteak, handik espetxera eramateko. Gaur agerraldia egingo dute Zarautzen.
Aritz Labianori eta Haritz Gartxoteneari espetxera sartzeko data jarri diote:
Iaz Espainiako Entzutegi Nazionalean epaituak izan ziren bi zarauztarrak eta terrorismoari gorazarre egitea egotzita urtebeteko zigorra ezarri zieten bi gazteei. Lekuko batek jarri zuen bien aurkako salaketa, bere arabera manifestazio batean Gora Eta! oihu egin zutelako. Lekuko anonimo honen testigantza nahikoa izan zen bi gazteak urtebeteko espetxearekin zigortzeko.Aurrez biek bederatzi hilabeteko beste zigor bat zuten, Apartheid-aren aurka Zarauzko udaletxean kateatu zirelako.
Read the rest of this entry »
Posted in Bestelakoak | No Comments »
Posted by zumaiaeginez on apirila 18th, 2011
Lander Etxeberria eta Aitor Esnaolari poltsa jarri diete hainbat aldiz, kolpatuak izan dira, mehatxatuak, eta deklarazioak sinatzera behartu dituzte.Inkomunikaturik izan dituzten denbora jasandako oso latza izan dela adierazi diete beraien abokatuei.
Lander Etxeberriaren tortura salaketa
Aitor Esnaolaren tortura testigantza
Posted in Bestelakoak | No Comments »
Posted by zumaiaeginez on apirila 13th, 2011
Ia 31 urte espetxean egon ondoren atera da kalera Jose Mari Sagardui Gatza euskal presoa. Espetxetik atera denean, alabaren eta senideen besarkada jaso eta Euskal Herrira itzultzeko autoan sartu da.”Gatza, herria zurekin!” izan dira preso ohiak entzun dituen lehen oihuak
.
Jaengo espetxearen atarian euskal herritar ugari zituen zain, lehen harrera eskaintzeko gogoz, besteak beste, ezker abertzalearen ordezkariak, preso ohiak eta abokatuak, Zornotzako herritarrekin batera. Euren oihuekin zornotzarrek AVTko kideen oihuak estali dituzte. Euskal Herritik joandakoak ere autobusean sartu eta Euskal Herrirantz datoz.
Read the rest of this entry »
Posted in Bestelakoak | No Comments »
Posted by zumaiaeginez on apirila 12th, 2011
Gaur 13:00ean, Grande Marlaska epailearen aurrean deklaratu ostean Soto del Realeko espetxean sartu dute.

Hau salatzeko elkarretaratzea egin da eta 50 bat lagunek hartu dute parte.
ADI MOBILIZAZIOEI!
Posted in Bestelakoak | No Comments »
Posted by zumaiaeginez on apirila 11th, 2011
Gaur goizeko 10:00etan Espainiako Poliziaren esku utzi dute Beñat Lizeaga Irungo mugan eta Madrilera bidean daramate. Bihar goizean Grande-Marlaska epailearen aurrean deklaratu beharko du. baleike.com
- Bihar, Asteartea, 20:00ean BATZAR INFORMATIBOA kofraian.
ADI MOBILIZAZIOEI!!!
Posted in Bestelakoak | No Comments »
Posted by zumaiaeginez on martxoa 28th, 2011
Gernikako Akordioa sustatzen dugun eragile politiko, sindikal eta sozialok Euskal Herriko jendarteari adierazi nahi diogu:
Espainiako Auzitegi Gorenak Sortu alderdi politikoa ez legeztatzeko hartu duen erabakiak euskal gizartearengan eragindako egonezinaren jabe gara. Azken batean, Sortu ez legeztatzeak espainiar Estatuak euskal herritarren oinarrizko eskubide zibil eta politiko guztiekiko duen begirune eskasa berriro agerian uzten du. Gure iritziz, bake eta normalizazio politiko agertoki baterantz bidean, giza eskubideak oinarri izanik, eskubide zibil eta politiko guztiekiko begirunea ezinbestekoa da.
Tamalez, Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakiak berriro ere espainiar Estatuak duen heldutasun demokratiko eskasa erakutsi du. Gernikako Akordioa izenpetu dugun eragile guztion aburuz, espainiar Estatuak legalizazioak eta jarduera politiko guztien normalizazioa kontrapartida politikorik eskatu gabe eman behar ditu Gauzak horrela, ez dugu zalantzarik erabaki berri honen bitartez espainiar Estatuak Euskal Herrian abian dagoen bake eta normalizazio prozesua zapuztu nahi duela.
Read the rest of this entry »
Posted in Bestelakoak | No Comments »