Kaixo zikloturistak. Zumaiako Zikloturista Elkartearen Blogak itxura berria du orain. Plataforma aldatu da eta horrekin batera gure blogaren itxura eta egitura.
Bertan gure berriak jartzen jarraituko dugu, elkartearen ekintzak jarraitu ahal izateko.
Estekak atala ia utzik dago, baina egun gutxi barru lehen zeuden esteka edo linkak jarriko ditugu.
Argazkien atala desagertu egiten da, baina interneteko argazki web orri baten bitartez eta lotura egokiak eginez, zerbait lortuko dugu. Ahal den txukunena eta erraza egitea espero dugu.
Zarautz-gernika-zarautzeko argazkiak oraindik ez ditugu eskuratu, baina lortu bezain laster, lehen proba egingo dugu eta argazki bilduma zuentzako eskura jarriko dugu.
Norbaitek aurtengo probaren baten argazkirik badu, bidali diezagula.
Beti bezala, zuen komentarioak edo esan beharrekoak jarri ditzazkezue. Eskertzen dira gainera, honela ideia berriak edo gaizki egindakoak zuzendu ditzazkegu eta.
Mila esker
Ruben

