2008ko KEBRANTAko ZUMAIARREN sailkapena JUBENILEN LASTERKETA LARUNBATEAN
uzt 07

 depg0035.gif

Narrondoko festen barruan, LARRAZABALera igoera ospatuko da. Igandea honetan, uztailak 13an ospatuko da eta bertan Zumaiko eta inguruko edozein zikloturista federatuak parte hartu dezakete. Izen ematea egun bertan egingo da, goizeko 11:00tan. Proba goizeko 11:30tan hasiko delarik. Proba amaieran hamaiketakoa eta sari banaketa izango da.

Erlojuaren aurkako igoera hau oso motza da, kilometro bat du soilik, baina oso gogorra da, atzeraka joateko moduko maldak ditu eta.

Zumaiko Zikloturista Elkarteak bere kide guztiak gonbidatzen ditu bertan parte hartzera, bizikleta festa ederra ospa dezagun.

Narrondoko festa elkarteak ere gonbidatzen ditu zikloturistak igoeran eta bere jaietan parte hartzera.

Igandean Narrondon ikusiko gara!

Zumaiako Zikloturista Elkartea

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

Leave a Reply

Bad Behavior has blocked 8 access attempts in the last 7 days.