LARRAZABAL IGOERAKO SAILKAPENA LIZARRAKO IRTEERA
uzt 22

Irailaren 6an, larunbatean, urteroko txangoa egingo du Zumaiako Zikloturista Elkarteak. Aurten ere Zumaiatik irten eta Lizarran amaituko da txangoa, 115 km egin ondoren. Ibilbidea honakoa  da, Mandubiko gaina (532 m.), ondoren Otzaurte (652 m.) non hamaiketakoa izango dugu indarrak hartzeko eta amaitzeko Urbasako gaina (880 m.) gainditu ondoren Lizarrara iritsiko gara. Lizarrako igerilekuan freskatu eta atseden hartu eta gero Bodegas Lezaunen (http://www.lezaun.com) bazkaria izango dugu. Ondoren autobuses itzuliko gara Zumaira. 

Izen emateko epea irekia dago eta horretarako elkarteko bazkideek 40€ko ordainketa egin beharko dute eta bazkide ez direnek 45€.

 

Ordainketa Euskadiko Kutxako 3035 0037 49 0370022208 kontu zenbakian egin beharko da zikloturistaren izen abizenak adieraziz.

 

Izena emateko azken eguna abuztuak 30an, larunbata, izango da.

 

Zumaiako kiroldegiko bazkide ez direnek egunean bertan 6€ ordaindu beharko dute Lizarrako kiroldegiko sarrera.

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

Leave a Reply

Bad Behavior has blocked 8 access attempts in the last 7 days.