ira 06
Aurten ere giro paregabean joan zaigu eguna.
Goiza aurpegi tristearekin argitu bada ere, eguna eguraldi honarekin joan da eta Lizarrara kanpotik busti gabe iritsi gara.
Beti bezala, batzuk igerilekuan denbora gehiago pasa nahi izaten dute, beste batzuk bodegan, beste batzuk azkarrago ibili nahi eta ezin, beste batzuk motelago nahi joan eta ezin kontrolatu, …
Ala ere eguna ondo joan da eta eskerrik beroenak guztioi. Batez ere Ibon eta “Tio Juan”-i, prestatu diguten hamaiketakoagatik.

