Kaixo, astebukaera honetan parte hartu dudan probari buruzko idatzi hau egitera ausartuko naiz. Idatzia kapituluz-kapitulu egingo dut, idatzi bakoitzean interesgarria iruditzen zaizkidan gaiak ondo azaltzeko asmoz. Lehenik probari buruzko kapitulua doakizue.
La Marmotte
Parte hartu dudan proba zikloturista La Marmotte da. Proba hau Frantziako Alpeetan kokatzen da, hain zuzen, Bourg d oisans herrixkan. 175 km-ko ibilbidea du, eta benetan aipatu beharrekoa bere perfilaren gogortasuna da. Oso gogorra da. Lau mendate igotzen dira:
1- Glandon: 1.918 metroko altuera. 27 km luzera eta %4,4ko malda. Lehen mendatea da, baina nahiko gogorra da. Maldaren ehuneko baxua dituen jaitsierarengatik da. Bi jaitsiera ditu, baina ondoren datozen lehen maldak nahiko gogorrak.
2- Telegraphe: 1.570 metroko altuera. 12 km luzera eta %7ko malda. Oso portu gogorra.
3- Galibier: 2.642 metroko altuera. 18 km luzera eta %6,82ko malda. Porturik garaiena da. Telegraphe eta Galibier bata bestearen ondoren igotzen dira eta horregatik Altimetriak web orrian batera agertzen dira.
4- Alpe dhuez: 1.880 metroko altuera. 13 km luzera eta %8,19ko malda. Hemen amaitzen da proba. Oso famatuak dira bertako 21 bihurguneak. Bertan idatzirik daude Tourreko etapa honetako irabazleak. Euskaldunak ere badaude, Fede Etxabe eta Iban Mayo. Azken garailea Carlos Sastre izan zen, 200. urtean.
Eskerrak eman nahi dizkiet www.Altimetrias.net web orriari, bere irudiak erabiltzeagatik.
La Marmotteren perfila honakoa duzue:
Eta ibilbidearen mapa:
Ikusten duzuenez, nahiko perfil gogorra. Tourreko etapa baten berdina.
Jarraituko du….






