La Marmotte (I) La Marmotte (III)
uzt 12

Probaren xehetasunak ikusi ondoren, bidaiaren antolakuntzaren nolakoak geratzen ziren.

Urtarrilaren hasieran La marmotteko web orrian izena eman genuen. 5 lagun ginen, Ramon, Aitor, Iker, Aitor, eta Ruben. Izen emateak ez dauka berezko arazorik, baina goiz ibili behar da, zikloturista kopurua mugatua da eta. 8000 zikloturistak izena ematen dutenean izen ematea ixten dute. Hori bai, Frantzesa edo Ingelesa menderatzea komeni da.

Ondoren autokarabana alokatu behar zen, eta hori antolatzeko afaria ospatu zen Ramonen elkartean. Dena ondo antolatzeko asko hitz egin ondoren, alokairuan kudeaketa egin zuten Ramon eta Aitorrek. Autokarabanak 6 lagunentzakoa eta bizikletak eramateko lekua behar zuen. Otsailean lortu zuten autokarabana mota hori.

Autokarabanan gindoazenez, kanpin batean erreserba egiteko kudeaketaz arduratu zen Ramon, baina denek berdina esaten zioten, gutxienez astebeteko erreserba egin behar zuela. Dirudienez, Frantzian uztaila denboraldi altua da, eta kanpinak gainezka egoten dira. Beraz kanpinik gabe geratu ginen. Abentura bihurtzen hari zen.

Maiatzean Ramon, Iker eta Aitorrek Gipuzkoako itzulian parte hartu zuten eta tamalez, Ramon erori egin zen, besoa eta ukondoan mina hartuz. Proba amaitzea lortu zuen, baina hurrengo egunean medikuak 3 astez besoa geldirik izan beharko zuela esan zion. Marmottean parte hartzea oso ilun ikusten zuen Ramonek, entrenatu ezean parte ez zuela hartuko zioelarik.

Handik astebetera, Marmotteko antolakuntzak e-postaz izen ematearen baieztapena bidali zuen.

Ekainean Zarautz-Gernika-Zarautz proban Ruben erori zen. Euria hasi zuen eta zebra pausu batean atzeko gurpilak irrist egin ondoren Ondarruko biribilean hegan irten zen, baina ez zuen ezer puskatu, ez hezurrik, ez bizikletarik. Berri onak, eta gainera Ramon ere entrenatzen hasia zen.

Ekainean amaieran Ramonen elkartean bildu ginen prestakuntzen bigarren afaria egiteko. Bertan azken prestakuntzei buruz hitz egin ondoren irteerarako eguna arte agurtu ginen.

Bidaiaren xehetasunei buruz hurrengo atalean…

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

Leave a Reply

Bad Behavior has blocked 5 access attempts in the last 7 days.