La Marmotte (II) La Marmotte (IV)
uzt 13

Azkenean iritsi zen eguna, eta asteazkena ekainak 30ean Bourg D Oisans aldera abiatu ginen. Arazo logistikoak zirela eta gaueko 12tan abiatu ginen. Bidaia burutzeko 950 km inguru espero genituen, nahiko bidai luzea, baina karabana gidatzeko txandak jarri genituen. Horrela, gidariak karabana gidatzen zuen bitartean aldamenean zegoen  lagunak errepideko kudeaketaz arduratzen zen, autopistako bidesarien diruak prestatzea, gasolioaren diruak….nahiz eta askotan berau ere lo joaten zen…Ezkerrak gidariak ez zuen lo hartu!! Beste hirurak bai, lo egiten zuten baina txanda tokatzen zitzaienean gidari lanak egiteko esnatzen ziren.

Bidaia ondo joan zen, ia dena autopistaz egiten da, baina bidesarian diru mordoa utzi behar da, hori bai. Eta autokarabanari gasolio litro ugari bota behar zaio, ze tramankulu horiek gasolio asko kontsumitzen dute…

Horrela, ostegunean eta 12 orduren ostean, Bourg Doisans herrira iritsi ginen, Ramonen TomTomari ezker (ze traste ona den!!).

Asko pentsatu gabe, Alpe Dhuezera igo ginen, dortsalak jasotzeko bulegoak bertan bai zeuden. Bereziki autokarabanentzako prestaturiko aparkaleku bat topatu genuen eta bertan “akanpatu” genuen. Bazkaltzeko ordua zenez, bazkari goxoa prestatu zigun Aitorrek, zikloturisten bazkaria, hori bai, arroza eta oilasko bularrak. Postre bezala, fruta eta jogurtak. Kafea ere hartu genuen bazkaria ondo amaitzeko.

Arratsaldean giro ona aprobetxatuz, Aitor eta Rubenek bizikletak hartu eta  Alpe Dhuez jaitsi eta igo egin zuten, beste hirurak siestatxo bat egiten zuten bitartean. Portu mitikoa jaitsi eta igo zuten biek, bere malden gogortasuna egiaztatzen zutelarik. Portuaren 21 bihurgune famatuak irakurtzeko denbora ere izan zuten, bertan bi euskaldunen izenak daudelarik, Iban Mayo eta Fede Etxabe, Alpe DHuez gainean Tourreko etapak irabazitakoak.

Gora iritsi eta karabanako dutxa estreinatu ondoren, dortsalak jasotzera abiatu ginen. Bulegoaren kanpoan feriatxo bat antolatuta zegoen, bizikleta munduko produktuak saltzen eta erakusten, bizikletak, gurpilak, grupoak, jantziak, edariak, gelak, barritak…denetik aurkitzen zen. Eta aipatu beharrekoa, frantsez markako kubiertak famatuak hemengo dendetan baino merkeagoak aurkitu nituen han, eta interneten baino merkeagoak.

Alpe Dhuezen ugari dauden terraza batean ondo merezitako garagardoa dastatu ondoren, berriro karabanara joan ginen, afaldu eta lo ondo egiteko, ze bidaiaren nekeak oraindik nabariak ziren (eta AlpeDhuezen igoera).

Ostirala, marmotte bezperan, atseden ederra hartuta esnatu ginen. Lo ederki egiten da nekea duzunean eta oraindik gehiago Alpe Dhuezen dagoen lasaitasun eta isiltasunarekin. Ostiralean ere eguraldi bikaina, goizean fresko eta arratsaldean bero. Ramon eta Iker bizikletan ibiltzera joan ziren gosaldu ondoren, herrira jaitsi eta bertako bailaran kilometro batzuk egiteko asmoz. Besteak karabana jaso eta herrira jaitsi ginen, bertako dendan erosketak egitera.

La Piscine kanpinean galdetuz lekua topatu genuen eta bertan instalatu ginen. Hura leku ederra!! Irteeratik gertu zegoen, eta Alpe Dhuez igoeraren hasieran. Bertan bazkaria egin (berriro Aitor sukaldariari ezker) eta igerileku ederra zuenez, bertan bota genuen ostiral arratsaldea. Relax eta atseden ederraz gozatu genuen, hurrengo egunean izango genuen gogortasunerako indarrak hartzeko asmoz.

Igerileku ondoan zegoen tabernan mundialeko Holanda - Brasil futbol partidua ikusi genuen. Kanpina Holandarrez beteta zegoen, eta noski, taberna ere bai. Gogoratu behar da Alpe Dhuez Holandarren mendatea dela, bertan Tourreko  garaipen gehienak holandako txirrindularik dituzte, guztira 8. Beraz mendate hau “berea” dute eta kanpinean nabarmentzen zen. Gu izango ginen”atzerritar” bakarrak. Partiduak emozio handia izan zuen, nahiz eta holandarrak lehor xamarrak izan eta golak eta partiduaren amaiera bakarrik ospatu. Partidua amaitu eta denak sakabanatu egin ziren. Ezer gertatu ez balitz bezala…

Gu ere goiz erretiratu ginen, afari goxo eta energetikoa hartu ondoren. Hurrengo egunekoa benetan gogorra izango zelakoan deskantsua hartzera….

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

Leave a Reply

Bad Behavior has blocked 9 access attempts in the last 7 days.