
Datorren igandea, abuztuak 8 Jose Mari Kortaren heriotzaren 10. urteurrena dela eta, Zumaiko zikloturistak Jose Mari Korta zenaren memoriari omenaldi txiki bat egingo diogu.
Horretarako zikloturista ibilbide txiki bat egingo da: Irteera goizeko 8:00tan Zumaitik atera eta Beduan dagoen Jose Mari Korta poligonora, bertan lore eskaintza egingo delarik. Ondoren kostatik ibilbidea egingo da, Zumaia, Getaria, eta Zarauztik igaroaz. Meaga igo eta Aizarnazabalera jaitsi ondoren Ibañarrietaruntz igoaz, bertan zigilatzea izango delarik.
Zumaiako Zikloturistei deia egiten zaie bertan parte hartu dezaten.

