ZUMAIA - LIZARRA TXANGOA
Irailaren 4an, larunbatean, urteroko txangoa egingo du Zumaiako Zikloturista Elkarteak.
Aurten ere Zumaiatik irten eta Lizarran amaituko da txangoa,
Lizarrako igerilekuan freskatu eta atseden hartu eta gero Hotel Irachen bazkaria izango dugu.
Ondoren autobuses itzuliko gara Zumaira.
Izen emateko epea irekia dago eta horretarako elkarteko bazkideek 45€ko ordainketa egin beharko dute eta bazkide ez direnek 50€.
Ordainketa Euskadiko Kutxako 3035 0037 49 0370022208 kontu zenbakian egin beharko da zikloturistaren izen abizenak adieraziz.
Izena emateko azken eguna abuztuak 30a izango da.
Zumaiako kiroldegiko bazkide ez direnek egunean bertan 6€ ordaindu beharko dute Lizarrako kiroldegiko sarrera.
Klubetik bizikletan ibiltzea gustoko duen guztia animatu nahi da, txangoa lasai-lasai egiten bait da eta arazoren bat izan ezkero kamioia ere eramaten bait dugu.


abuztua 31st, 2010 at 22:00
Irteera ordua?
iraila 2nd, 2010 at 10:15
7:30tan Pulpo elkartearen aurrean.