Aurtengo Zumaia-Lizarra irteeran parte hartuko dugun zikloturista kopurua 42 koa omen da, azken urtetako jendetsuena, itzulerako autobusa ia beteta dago, beraz.
Eskutitzean irteera ordua eta lekua ez genuen jarri, beraz barkamenak eskatu nahi ditugu. Irteera goizeko 7:30 tan izango da, Pulpo elkartearen aurrean, beraz, betiko lekuan eta betiko orduan.
OHAR GARRANTZITSUA: Lizarrara iritsi orduko, igerilekura joango garenez, LUBAKI kiroldegiko bazkide denak txartela eraman dezala. Bestela sarrera ordaindu beharko du.
Bazkaria 2:30 aldera izango da Irache Hotelean.
Itzulera, gutxi gorabehera 6:30 aldera izaten da.
Eguraldi gizonak dionenez, eguraldia lagun izango dugu, eguzkia nagusi eta tenperatu freskoak izango ditugularik, irteeran Zumaian 13º eta helmugan Lizarran 25º.
Beraz, egun polita eta bizikletan ibiltzeko aproposa. Txango ona eta egun pasa polita denei!!


iraila 3rd, 2010 at 9:51
Asko sentituta aurten ezingo naiz zuekin joan, beraz ONDO PASA!!! No Soluxiondarrak ondo zaindu baten bat oso gutxi ibilita bait dijua.