aza 05

Ez ohiko bilera konbokatzen da, asteazkena azaroak 9, gaueko 21:00tan Txoaskiña Elkartean (kirol portua)

Azalduko diren gaiak:

1- Lehendakari berriaren kargua ez onartzea eta horren ondorioak.

2- Lehendakari berriaren aukeraketa. Bigarren bozkatuena edo bozketa berria.

3- Lizentziak egiteko daten aurreratzea.

Gaien garrantzia dela eta bilerara joatea eskertuko da.

Zumaiako Zikloturista Elkartea

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

urr 19

Zumaiako Zikloturista Elkarteko denboraldi amaierako afaria Azaroak 4 ostirala, izango da. Aurreko urtean bezala, Marina Berri jatetxean gaueko 9:00tan afaria ospatuko dugu.

Afariaren ondoren denboraldiko zigilatuak egin dituztenen artean opari eta garaikurrak banatuko dira. Ondoren lehendakari berriaren aukeraketa egingo da.

Afarira joateko Euskadiko Kutxako (Caja Laboral) 3035 0037 49 0370022208 kontu zenbakian 30 € ko diru sarrera egin behar da, zuen izen-abizenak emanez.

Oharra: Izena emateko azken eguna urriak 31 astelehena, izango da.

Bertan ikusiko garelakoan, agur bero bat

Zumaiako Zikloturista Elkartea

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

ira 30

Ostirala urriak 7, arratsaldeko 7:30tan Zumaiako Zikloturista Elkartearen denboraldi amaierako bilera ospatuko da Txoaskiña Elkartean (kirol portuan).

Bileran emango diren gaiak hauek dira:

  • Denboraldiko zigilatzeen kontaketa eta sailkapena (zigilatzeak, probak, laguntzak)
  • Denboraldi amaierako afaria eta data.
  • Eskariak eta galderak

Bileran Zikloturisten parte hartzea eskertuko da, beraz ahal duzuenok bertaratu bilerara.

Zumaiako Zikloturista Elkartea

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

ots 22

Zumaiako Zikloturista Elkarteak bilera deia zabaltzen du 2011 denboraldia aurkezteko asmoz. Bilera martxoak 3, osteguna, gaueko 9:00tan Kirol portuan dagoen Txoaskiña Elkartean izango da.

Bileran zikloturista bakoitzari bere lizentzia eta zigilatzeen liburuxka banatu zaio eta 2011 denboraldiko xehetasunak azalduko dira.

Bertan ikusiko garelakoan, agur terdi.

Zumaiako Zikloturista Elkartea.

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

urt 12

Federaziotik bidali diguten azken berriaren arabera, zikloturisten fitxen gestioa internet bitartez egin behar dira, beraz bakoitzaren fitxa ez dago sinatu beharrik.

Hori dela eta bilera atzeratu egin da. Bileraren data berria argitaratuko dugu.

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

urr 04

Osteguna urriak 7, gaueko 9:00tan Zumaiako Zikloturista Elkartearen denboraldi amaierako bilera ospatuko da Txoaskiña Elkartean (kirol portuan).

Bileran emango diren gaiak hauek dira:

  • Denboraldiko zigilatzeen kontaketa eta sailkapena (zigilatzeak, probak, laguntzak)
  • Denboraldi amaierako afaria eta data.
  • Eskariak eta galderak

Bileran Zikloturisten parte hartzea eskertuko da, beraz ahal duzuenok bertaratu bilerara.

Zumaiako Zikloturista Elkartea

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

urr 21

imanol-zumaiako-zikloturista-elkartea.jpg

Zumaiako Zikloturista Elkarteko denboraldiko azken afari ostean, lehendakari berria aukeratzeko bozketa ospatu zen,  Imanol Cortes izan zelarik bozketaren garailea, 11 boto jaso ondoren. Bigarrena Joseba Larrañaga izan zen, oso gertu, 9 botorekin. Beste botoak oso banatuak gertatu ziren. Beraz, Imanol Cortes izango dugu hurrengo bi urtetako lehendakaria. Denon laguntza eta borondatea izango duelarik, ongi etorria eman diezaiogun Imanoli.

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

urr 09

king-boxer.jpg

Kaixo guztioi,

Urriak 16an denboraldi amaierako afaria egingo dugu Marina Berri jatetxean. Urtero bezala seilatuen sariak banatuko ditugu eta gogoratu aurten lehendakari berria aukeratzea tokatzen dela.

Beraz zuen botoa eman nahi baduzue, azaldu.

Afarira joateko Euskadiko Kutxako 3035 0037 49 0370022208 kontu zenbakian 30€ sartu eta zuen izen-abizenak eman. Izena emateko azkeneko eguna urriak 14 izango da.

Aio eta ondo ibili.

Buenos días,

El 16 de octubre haremos la cena de fin de temporada en el restaurante Marina Berri. Como todos los años haremos el reparto de premios de los sellados y recordad que este año toca elegir nuevo presidente.

Para apuntarse a la cena hay que ingresar 30€ en la cuenta 3035 0037 49 0370022208 de Caja Laboral dando vuestros nombre y apellidos. El último día para apuntarse será el 14 de octubre.

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

urr 05

Datorren asteazkenean urriak 7, gaueko 9:00tan, denboraldi amaierako batzarra ospatuko da Pulpo Elkartean, Bertan denboraldiaren laburpena egiteaz aparte urteko kontuak aurkeztuko dira, seilatuak kontatuko dira eta urte amaierako afaria antolatuko da.

Klubeko kamiseta berriak ere banatuko dira, beraz bazkide guztiei bilerara joateko gonbidapena luzatzen zaie.

Jendeari abisatu, egunkarian jartzeko arazoak izan bai ditugu.

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

urt 30

Aupa lagunak,

Datorren asteazkenean, otsailak 4, BILERA egingo dugu gaueko 9tan PULPO elkartean.

Bertan ondorengo gaiak jorratuko dira:

- 2009ko lizentzia eskarien sinaketa.

- 2010ko lizentzia ateratzeko betebehar berriak azalduko ditugu.

- Erropa berriaren diseinua aurkeztuko dugu.

- Erroparen neurriak aukeratuko ditugu.

- Gainontzeko gaiak (Diru kontuak, antolatu beharreko probak, e.a.).

Gaien garrantzia dela eta denok azaltzea eskertuko litzateke.

Oharra: Bilerara agertzen diren zikloturista guztien artean 5 opari zozketatuko dira.

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

Bad Behavior has blocked 9 access attempts in the last 7 days.