abe 20

Lizentziek berritzeko epea pasa den osteguna, hilak 15ean itxi zen. Dagoeneko hasi gara Gipuzkoako Txirrindularitza Elkargoko orrian lizentzien berritzeak tramitatzen eta  Urtarrila erdialderako lizentzia berriak prest edukitzea espero dugu. Lizentziak prest daudenean jakinaraziko dizuegu eta bilera bat ospatuko dugu lizentziak banatzeko.

Besterik gabe,

Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu

ZUMAIAKO ZIKLOTURISTA ELKARTEA

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

abe 09

Abenduan gaude jada eta hil honen 15, osteguna, amaitzen da Zumaiako Zikloturista Elkartearen lizentzia ateratzeko eguna.

Gogoratu lizentzia urtero berritzen dela eta urtea hasi bezain laister eskuan lientzia izan dezagun, aurreratu dugula izen ematea.

Blogeko aurreko berrian duzue lizentzia ateratzeko informazio guztia.

Zumaiako Zikloturista Elkartea

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

aza 17

Zumaiko Zikloturista Elkarteak 2012 denboraldirako lizentzia berritzeko epea zabaldu du.

Lizentzi berritu nahi duen pertsona orok 105€-ko diru sarrera egin beharko du, 85€ lizentziagatik eta 20€ klubaren kuotagatik.

Lizentziarik atera nahi ez duenak, soilik 20€ ordainduko ditu klubeko kuota bezala.

Ordainketa Zikloturisten Caja Laboraleko kontu korrontean egin behar da, (3035  0037 49 0370022208), zikloturistaren izen abizenak zehaztuz. Ordainketa epea ABENDUAREN 15-a baino lehen egin beharko da. Abenduaren 16an federaziora bidaliko dira zikloturisten datuak, lizentziak tramitatzen hasteko,  beraz abenduaren 15ean diru-sarrera egin gabe duenak bere kasa egin beharko du lizentziaren tramitazioa

Daten aurrerapenaren arrazoia, lizentzia berriak urtarrila erdialderako prest izatea da.

Lizentzia berria egin nahi duen pertsonarik bada, diru-sarrera egiterakoan bere telefono zenbakia eta e-maila erraztea eskertuko genuke.

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

urt 10

ZZE-ak 2011ko lizentziak berritzeko epea irekita dagoela jakin arazten dizue.

Lizentzia berritzeko, lizentzia eta elkartearen kuotak ordaindu behar dira.

2010an lizentzia atera ez zutenek, lizentzia eta elkartearen kuotak ordaintzeaz aparte, Axier Kirolak-en izango duten lizentzia eskaera bete beharko dute, karnet neurriko argazkiarekin.

Elkartean soilik izena emateko, elkartearen kuota bakarrik ordaindu beharko da. 15€

Ordainketa egiteko epea urtarrilaren 21an amaitzen da. Ordainketa egiterakoan izen abizenak adierazi, lizentzia berritu ahal izateko.

Aurtengo denboraldian 2 lizentzi mota daude, soilik euskal herrirako eta nazioartekoa:

Ordaintzeko guztira:

1 - Elkarteko kuota: 15€ + 80€ = 95€ . Euskal herriko lizentzia.
edo:
2 - Elkarteko kuota: 15€ + 85€ = 100€ . Nazioarteko lizentzia.
edo:
3 - Elkarteko kuota: 15€

Ordainketa: EUSKADIKO AURREZKI KUTXA
Kontu zenbakia: 3035 0037 49 0370022208

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

mai 20

Jakin arazten dizuegu UCI-ko lizentziak jaso ditugula. Gogoratu euskadi kanpoko probetan lizentzia hau eskatzen dutela.

Datorren egunetan helaraziko dizkizuegu. Dena den presa baldin baduzute jarri gurekin harremanetan telefono hauetara deituaz:

Mikel 652 769 833

edo

Jimi 696 300 060

Mila esker.

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

urt 20

Ciclos Beristain itxita dagoela eta, lizentzia eskaera orriak ITZURUN TABERNAN utzi ditugu.

Beraz, iaz federatu EZ zinatenok, ITZURUN TABERNAN dauzkazuen lizentzia eskaera bete eta DNI neurriko argazki bat utzi beharko dezute.

 Barkatu eragozpenak.

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

urt 19

Zumaiako Zikloturista Elkartea

 

ZZE-ak 2009ko zikloturista denboraldi berrirako izena emateko epea irekita dagoela jakin arazten dizue.

Lizentzia berritzeko, lizentzia eta elkartearen kuotak ordaindu beharko dira. Aurten derrigorrezkoa izango da norberak bere datuez osatutako fitxa sinatzea. Elkarteko bileran emango zaizkizue fitxak sinatzeko.

2008an lizentzia atera ez zutenek, lizentzia eta elkartearen kuotak ordaintzeaz aparte, Ciclos Beristain-en dagoen lizentzia eskaera bete beharko dute eta argazki bat eraman.

Bestalde, elkartean soilik izena emateko, elkartearen kuota bakarrik ordaindu beharko da.

Ordainketa egiteko epea urtarrilaren 31an amaitzen da, baina lehenbailehen egitea gomendatzen da. Ez ahaztu izen abizenak ematea ordainketa egiterakoan, diru sarrera nork egiten duen jakiteko.

Ordaindu beharrekoaren zehaztapenak:

Elkartearen kuota:         15€

Lizentzia:                     80€

Guztira:                        95€

Banketxea: EUSKADIKO AURREZKI KUTXA

Kontu zenbakia: 3035 0037 49 0370022208

 

Datozen egunetan BILERA bat antolatuko da ondorengo gai-zerrendarekin:

    - Udako arropa berria.

    - 2009ko lizentzien sinaketa.

    - 2010erako betebehar berriak.

    - 2009 urteko aurrekontuak onartzea.

 

Gogoratu lizentzia lortzeko norberak sinatu beharko duela fitxa, beraz derrrigorrezkoa izango da bilerara azaltzea.

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

mar 25

GIPUZKOAKO TXIRRINDULARI FEDERAZIOAREN OHARRA

Continue reading »

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

Bad Behavior has blocked 9 access attempts in the last 7 days.