urt 30

2012 denboraldiko zigilatzeen egutegia atera berria da. Aurten Azkoitiko Jokin Ormaetxea taldearen partehartzea nabarmendu behar dugu. Beraz, talde bat gehiago izango dugu zigilatzeetan parte hartzen, guztira 6 talde ditugularik; Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Zestoa eta Azkoitia.

Ongi etorri Azkoitiarrei!!

zze-2012.jpg

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

aza 03

 

ORBEA ORCA SDR 2011 DURA ACE Impecable con 8 meses de uso

Talla 55

Cuadro ORBEA ORCA SILVER
Horquilla ORBEA ORCA SILVER
Plato SHIMANO DURA ACE 34×50 CT
Dirección INTEGRATED CARBON 1 1/2
Manillar ORBEA WING ALU
Potencia ORBEA CARBON PRO
Manetas SHIMANO DURA ACE
Frenos SHIMANO DURA ACE
Cambio SHIMANO DURA ACE
Desviador SHIMANO DURA ACE
Cadena SHIMANO DURA ACE
Ruedas SHIMANO DURA ACE C24
Piñon SHIMANO DURA ACE 11-28 10S
Cubierta VREDESTEIN FORTEZZA TRICOMP 700×23
Pedales SHIMANO DURA ACE
Tija sillin ORBEA ORCA
Sillin FIZIK ARIONE

PRECIO CON LAS RUEDAS DURA ACE C24 (LAS DE LAS FOTOS) 3200€

ENLACE DEL MODELO EN LA WEB DE ORBEA http://www.orbea.com/es-es/bicis/modelos/orca_sdr_ct/

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

uzt 08

Burunda Txirrindulari Elkarteak antolaturik, 1. martxa zikloturista ospatuko da Altsasun. Uztailaren 16, larunbatean izango da eta goizeko 8:30tan emango zaio irteera probari.

Probak 124 km izango ditu eta igoko diren mendateak hauek dira, Altamira, La Cadena, Aralargo San Miguel eta azkenik Madoz. San Migueleko igoera oso gogorra da eta kronometratua izango da.

Informazio gehiago:  Sakana-Burunda

Animatu eta parte hartu!!

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

mai 18

 Repsolek atera duen animazio honetan zikloturistentzat eta gidarietzat aholku batzuk daude, arauak errespeta ditzagun eta alkarrekin bizikidetza hobeagoa lortzeko. Ikusteko klikatu beheko lotura:

Benetan eredugarria.

Zikloturistentzako arauak

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

mar 04

Igande honetan, martxoak 6, lehen zikloturista irteera ospatuko da. Betiko lekutik irtengo gara (gasolindegi aurrean) goizeko 9tan, eta zigilatzea Iraetako frontoian izango da. Eguraldi ona espero da iganderako, beraz txango motza baino ederra izango da. Igandean ikusiko garelakoan.

ZZE

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

ots 15

2011 Denboraldiko zigilatzeen zerrenda doakizue.

2011 seilatuen egutegia / Calendario sellados 2011
Hilabetea Eguna Norakoa / Destino Km Klub antolatzailea
martxoa 6 Iraetako Frontoia 32 Orio
martxoa 13 Hernaniko Kiroldegia 53 Orio
martxoa 20 Oinatz Ermita 60 Orio
martxoa 27 Igeldo Eliza 62 Orio
apirila 3 Azkoitiko Udaletxea 60 Zestoa
apirila 10 Anoeta Kiroldegia 65 Zestoa
apirila 17 Mendaro Autobus geltokia 66 Zestoa
apirila 24 Guadalupe Eliza 98 Zarautz
maiatza 1 Aratz Erreka 68 Zarautz
maiatza 8 Goizueta Kiroldegia 98 Zarautz
maiatza 15 Bidania frontoia 75 Zarautz
maiatza 22 Betelu 100 Zarautz
maiatza 29 Zarautz-Gernika-Zarautz (Saturraran) 170 Zarautz
ekaina 5 Zarautz-Gernika-Zarautz (Kluba) Eibar 90 Zarautz
ekaina 12 Mandubia 100 Zarautz
ekaina 19 Arantzazu 150 Zarautz
ekaina 26 Arano 80 Zarautz
uztaila 3 Zumarraga 96 Getaria
uztaila 10 Lizartza 80 Getaria
uztaila 17 Soraluze 94 Getaria
uztaila 24 Gurutze Berri (Oiartzun) 76 Getaria
uztaila 31 Beizama (Elizan) 76 Getaria
abuztua 7 Aduna (Elizan) 65 Getaria
abuztua 14 Errezil (Elizan) 72 Zumaia
abuztua 21 Astigarraga Kiroldegian 60 Zumaia
abuztua 28 Loiolako santutegia 56 Zumaia
iraila 4 Urnieta (Besabi) 56 Zumaia
iraila 11 Ibañarrieta 36 Zumaia
iraila 18 Zuatzu Industrialdea 25 Zumaia
iraila 25 Zakila Bira (Txepetxa) 19 Zumaia

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

ots 07

IZEN EMATEAK

Edizio honetan izen ematea Internetetik (www.laindurain.com) bide bakarra da. Ez da beste izen ematerik onartzen. Epea Otsailaren 1ean irekitzen da eta 2.000 izen ematera iristean itxiko da.

Izena ematearen kostua: Federatuak, 25 euro (gehi txiparen 10 euro), eta EZ Federatuak, 31 (gehi txiparen 10 euro). Martxaren amaieran eta txipa itzuli ostean, 10 euroak itzuliko dira. Txipak martxaren hurrengo egunetan itzultzeak ez dira onartuko.

Dorsala, txipa eta oroigarria jasotzeko bulegoa ekainaren 24 irekiko da, 16 tik 21 tara eta 25 ean 6:30 tan, irteera baino ordu erdi lehenago.

INSCRIPCIONES

Las inscripciones se deben de realizar únicamente por Internet (www.laindurain.com) desde el día 1 de febrero y se cerrará en el momento en el que se cubran las 2.000 plazas. No se admitirá otro tipo de inscripción.

El precio es de: Federados, 25 euros (más 10 euros de chip), y los NO Federados, 31 (más 10 de chip). A la finalización de la marcha y una vez entregado el chip, se devolverán los 10 euros. No se admitirán entregas del chip posterior al día de la marcha.

La oficina permanente para recoger el dorsal y el chip, junto al recuerdo, se abrirá el  24 de junio, de 16 a 21 horas, y el día 25, de 6,30h, hasta media hora antes de la salida.

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

aza 17

 Axalko

Zerainen egiten dira, eta bai, egurrezko bizikletak dira!! Oso itxura ona dute, ikustea nahi duenak www.Axalko.com orria bisita dezala.

Zer deritzozue??

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

aza 15

 kebr

Kebrantahuesos eta Treparriscos proba ospetsuak 2011 ekainaren 18an ospatuko dira. Probako antolatzaileak ez dute aldaketarik egin eta izen ematea iaz bezalakoa izango da, hau da, aurre-izen ematea egin ondoren, zozketak bidez aukeratuko dira parte hartzaileak. Salbuespen bakarra izango da, 15 parte hartze dituen zikloturistak zozketarik gabe zuzenean izena eman dezake.

Bi probetan ezin da izena eman, soilik batean.

Proba honetarako izen ematea azaroaren 16 eguerdiko 12:00tan irekitzen da eta abenduaren 13an 14:00tan itxiko da.

Abenduaren 14an zozketa izango da.

Ea aurten zorte handiagoa dugu eta zumaiako zikloturista gehiagori zozketa tokatzen zaien!!

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

urr 28

Zumaiako Zikloturista Elkarteko denboraldi amaierako afaria Azaroak 5 ostirala, izango da. Gogoratu izena emateko epea urriak 30, larunbata, amaitzen dela.

Aurreko urtean bezala, Marina Berri jatetxean izango da eta gaueko 9:00tan izango da afaria.

Afariaren ondoren denboraldiko zigilatuak egin dituztenen artean opari eta garaikurrak banatuko dira.

Afarira joateko Euskadiko Kutxako (Caja Laboral) 3035 0037 49 0370022208 kontu zenbakian 30 € ko diru sarrera egin behar da, zuen izen-abizenak emanez.

Oharra: Izena emateko azken eguna urriak 30 larunbata, izango da.

Bertan ikusiko garelakoan, agur bero bat

Zumaiako Zikloturista Elkartea

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

Bad Behavior has blocked 15 access attempts in the last 7 days.