urr 14

Zumaiako Zikloturista Elkarteko denboraldi amaierako afaria Azaroak 5 ostirala, izango da. Aurreko urtean bezala, Marina Berri jatetxean izango da eta gaueko 9:00tan izango da afaria.

Afariaren ondoren denboraldiko zigilatuak egin dituztenen artean opari eta garaikurrak banatuko dira.

Afarira joateko Euskadiko Kutxako (Caja Laboral) 3035 0037 49 0370022208 kontu zenbakian 30 € ko diru sarrera egin behar da, zuen izen-abizenak emanez.

Oharra: Izena emateko azken eguna urriak 30 larunbata, izango da.

Bertan ikusiko garelakoan, agur bero bat

Zumaiako Zikloturista Elkartea

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

ira 27

   zakila-bira.JPG

Urriak 2 larunbata, Zumaiako XIV Zakila Bira ospatuko da, Zumaiako Udalaren antolakuntzarekin. Udaleko kirol arduradunak Zumaiako Zikloturista taldeari antolakuntzan laguntzeko eskaera luzatu dio. Laguntza hau ibilbidea zehar korrikalariak bizikletan gidatzea eta babestean datza. Horretarako 12 zikloturistaren laguntza beharko da.

Beraz, Goiko tabernan elkartuko gara, arratsaldeko 4 eta laurdenetan, bizikletan eta zumaiako zikloturisten jantziarekin. Bertan ibilbidearen argibideak eta bakoitzaren funtzioa aztertuko dugu (kafetxoa hartzeaz batera)

Mila esker bertan laguntzera etorriko zaretenoi.

Zumaiako Zikloturista Elkartea

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

ira 23

Zumaiako Zikloturista Elkartearen azken zigilatzea igande honetan izango da, hilak 26. Goizeko 8:30tan irten eta zakila bira osatu ondoren, Oriora abiatuko gara, bertan hamaiketakoa eta zigilatzea izango dugularik.

Ekitaldi honekin denboraldiari amaiera emango zaio. Ondoren, zigilatzeak zenbatu eta denboraldi amaierako afaria ospatuko delarik.

Beraz, animo, eguraldia ere nahiko ona (baino hotza) omen dator eta!!

eguraldia3.jpg

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

ira 16

Elkarteak antolaturiko 2010 Zumaia-Lizarra ibilaldia bizikletan guztiz arrakastatsua izan da. Guztira 41 zikloturista bildu ginen irailak 4, larunbatean. Goizean goiz, 7:30tan pulpo elkartearen aurrean bildu ginen denok. Motxila eta poltsak kamioira sartu eta abiatu ginen.

Eguraldia ere lagun izan genuen eta naiz eta behe lainoa izan Zegama arte, Otsaurtetik aurrera giro bikaina izan genuen, bertan hamaiketakoa egin genuelarik. Urbasako gaina igo ondoren, Lizarran amaitu genuen ibilaldia. Denok nekaturik baina osorik eta istripurik izan gabe iritsi ginelarik. Lizarrako igerilekuan bainua eta dutxa freskagarria izan ondoren, Iratxe hotelean bazkaldu genuen, galdutako indarrak berreskuratzeko eta ibilaldiko abenturatxoak komentatzeko.

Arratsaldean, Zumaira autobusez itzuliaz amaitu zen txangoa.

Imanolek ateratako argazkiak blogean jarri ditugu, beraiek ikusteko:

Argazkiak atalean sartu, ondoren Lizarra klikatu eta Lizarra 2010 aukeratuz argazkiak ikusteko aukera izango duzue, eta gustokoak deskargatzeko aukera ere baduzue.

Edo bestela klikatu lotura hau argazkiak ikusteko:

LIZARRA 2010

Mila esker argazkiagatik eta ibilaldia horren ondo antolatzeagatik, Imanol.

Hurrengo ibilaldira arte!!

Zumaiako Zikloturista Elkartea

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

ira 02

Aurtengo Zumaia-Lizarra irteeran parte hartuko dugun zikloturista kopurua 42 koa omen da, azken urtetako jendetsuena, itzulerako autobusa ia beteta dago, beraz.

Eskutitzean irteera ordua eta lekua ez genuen jarri, beraz barkamenak eskatu nahi ditugu. Irteera goizeko 7:30 tan izango da, Pulpo elkartearen aurrean, beraz, betiko lekuan eta betiko orduan.

OHAR GARRANTZITSUA: Lizarrara iritsi orduko, igerilekura joango garenez, LUBAKI kiroldegiko bazkide denak txartela eraman dezala. Bestela sarrera ordaindu beharko du.

Bazkaria 2:30 aldera izango da Irache Hotelean.

Itzulera, gutxi gorabehera 6:30 aldera izaten da.

Eguraldi gizonak dionenez,  eguraldia lagun izango dugu,  eguzkia nagusi eta tenperatu freskoak izango ditugularik, irteeran Zumaian 13º eta helmugan Lizarran 25º.

Beraz, egun polita eta bizikletan ibiltzeko aproposa. Txango ona eta egun pasa polita denei!!

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

abu 18

ZUMAIA - LIZARRA TXANGOA


Irailaren 4an, larunbatean, urteroko txangoa egingo du Zumaiako Zikloturista Elkarteak.

 

Aurten ere Zumaiatik irten eta Lizarran amaituko da txangoa, 107 km egin ondoren. Ibilbidea honakoa  da, Mandubiko gaina (547 m.), ondoren otzaurte (652 m.) non hamaiketakoa izango dugun indarrak hartzeko eta amaitzeko urbasako gaina (880 m.) gainditu ondoren Lizarrara iritsiko gara.

 

Lizarrako igerilekuan freskatu eta atseden hartu eta gero Hotel Irachen bazkaria izango dugu.

 

Ondoren autobuses itzuliko gara Zumaira.

 

Izen emateko epea irekia dago eta horretarako elkarteko bazkideek 45€ko ordainketa egin beharko dute eta bazkide ez direnek 50€.

 

Ordainketa Euskadiko Kutxako 3035 0037 49 0370022208 kontu zenbakian egin beharko da zikloturistaren izen abizenak adieraziz.

 

Izena emateko azken eguna abuztuak 30a izango da.

 

Zumaiako kiroldegiko bazkide ez direnek egunean bertan 6€ ordaindu beharko dute Lizarrako kiroldegiko sarrera.

 

Klubetik bizikletan ibiltzea gustoko duen guztia animatu nahi da, txangoa lasai-lasai egiten bait da eta arazoren bat izan ezkero kamioia ere eramaten bait dugu.

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

abu 05


 

Datorren igandea, abuztuak 8 Jose Mari Kortaren heriotzaren 10. urteurrena dela eta, Zumaiko zikloturistak Jose Mari Korta zenaren memoriari omenaldi txiki bat egingo diogu.

 

Horretarako zikloturista ibilbide txiki bat egingo da: Irteera goizeko 8:00tan Zumaitik  atera eta Beduan dagoen Jose Mari Korta poligonora, bertan lore eskaintza egingo delarik. Ondoren kostatik ibilbidea egingo da, Zumaia, Getaria, eta Zarauztik igaroaz. Meaga igo eta Aizarnazabalera jaitsi ondoren Ibañarrietaruntz igoaz, bertan zigilatzea izango delarik.

 

Zumaiako Zikloturistei deia egiten zaie bertan parte hartu dezaten.

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

eka 11

 219_edited.JPG

Maiatzean ospatu zen Lagos de Covadonga klasikaren argazkiak bildu ditugu eta blogean eskegi. Beraiek ikusteko Argazkiak sailean dagoen Lagos de Covandonga klikatu eta 2010 urtekoa aukeratu. Goian agertzen da lehendakaria, larri xamar. Ez da aldapa makala Lagoseko igoera!!

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

ots 09

2010 Denboraldiko zigilatzeen zerrenda doakizue.

Martxoak 7 baino lehen bilera antolatuko da lizentziak eta zigilatze liburuxkak banatzeko.

2010 seilatuen egutegia / Calendario sellados 2010
Hilabetea Eguna Norakoa / Destino Km Klub antolatzailea
martxoa 7 Aizarnazabal (Frontoian) 35 Zestoa
martxoa 14 Zubieta (Elizan) 40 Zestoa
martxoa 21 Loiola (Santutegian) 56 Zestoa
martxoa 28 Sorabilla (Eliza) 55 Zarautz
apirila 4 Galdona Kanpiña Mutriku 68 Zarautz
apirila 11 Aduna (Elizan) 65 Zarautz
apirila 18 Elgoibar (Plazan) 75 Zarautz
apirila 25 Gurutze berri (Oiartzun) 76 Zarautz
maiatza 2 Matxinbenta (Frontoian) 85 Zarautz
maiatza 9 Goizueta (Plazan) 98 Zarautz
maiatza 16 Lekeitio (Elizan) 96 Zarautz
maiatza 23 Guadalupe (Elizan) 98 Zarautz
maiatza 30 Markina (Plazan) 98 Zarautz
ekaina 6 Saturraran (Gasolindegian) 64 Getaria
ekaina 13 Eibar (Udaletxean) 90 Getaria
ekaina 20 Amezketa (Plazan) 85 Getaria
ekaina 27 Arantzazu 150 Getaria
uztaila 4 Zumarraga (La antiguan) 96 Getaria
uztaila 11 Arano (Plazan) 80 Getaria
uztaila 18 Ondarroa (Plazan) 70 Zumaia
uztaila 25 Lizartza (Plazan) 80 Zumaia
abuztua 1 Errezil (Elizan) 68 Zumaia
abuztua 8 Ibañarrieta (Kortari omenaldia) Zumaia
abuztua 15 Olatz (Mutriku) 68 Zumaia
abuztua 22 Astigarraga (Plazan) 60 Zumaia
abuztua 29 Lastur 54 Zumaia
iraila 5 Leaburu (Plazan) 70 Orio
iraila 12 Deba (Elizan) 55 Orio
iraila 19 San Esteban (Usurbil) 32 Orio
iraila 26 Zakila Bira (Ibañarrieta) 30 Orio

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

abe 04

Kaixo, gaurko honetan argazki ikusgarri bat erakutsi nahi dizuet. Argazkia Anisclo kañoian eginda dago, Huescan, eta oso argazki berezia da, benetan ikusgarria! Irudia biratu egin dezakegu, gora, behera, ezkerrera, eskubira….Egin proba beldurrik gabe!

Irudia hitza baino adierazgarriagoa denez, besterik gabe, egin klik hurrengo linkan eta txunditzeko prestatu:

Argazki ikusgarria

Egongo gatxik!!

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

Bad Behavior has blocked 9 access attempts in the last 7 days.