urr 16

Kaixo guztioi,

Elkarteko bileran esan genuen bezela, urriak 24 ostiralean gaueko 21:30tan denboraldi amaierako afaria egingo dugu. Urtero bezela sariak banatuko dira eta aurten ez da lehendakaria aukeratu beharrik izango. ZABALDU MEZUA AHAL DUZUEN JENDE GUZTIARI.

Afaria Algorri sagardotegian izango da eta menua hau izango dugu:
Iberikoak
Ganba eta perretxiku krokantea langostinoekin
Makailua algorri saltsarekini
Txuleta
Milhojas
Kafea
Konbinatua

Prezioa 35€ izango da.

Joateko asmoa duenak dirua Euskadiko Kutxako 3035 0037 49 0370022208 kontu zenbakian sartu beharko du. Ordainketa egiterakoan zikloturistaren izen abizenak adierazi beharko da.

Dirua sartzeko azken eguna, Asteartea hilak 21 izango da.

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

urr 03

Kaixo lagunak,

Astearteko bileraren ordua aldatu beharrean izan gara.

Azkenean 21:30tan hasiko da.

Ahalik eta jende gehien azaltzea eskatzen da, erropa berrien eta diru kontuetaz hitzegin behar bait dugu eta erabakiak guztion adostasunarekin hartzea komeni da.

Barkatu eragozpenak.

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

urr 01

Datorren asteartean urriak 7, gaueko 9:00tan, denboraldi amaierako batzarra ospatuko da Pulpo Elkartean, bertan denboraldiko kontuak aurkeztuko direlarik.

Jakin arazten da, aurtengo denboraldian parte hartutako probak baliagarriak izateko batzarrean aurkeztu beharko direla, eginiko datekin batera.

Batzarraren gaiak:

-  Zigilaketak.

- Denboraldi amairako afaria.

- Jose Mari Kortari omenaldia.

- Mendi bizikletako denboraldia.

- Erropa berria

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

urr 01

Kaixo lagunak, hemen daukagu aurtengo seiltuen sailkapena:

1. Juan Maria Etxabe________24

2. Jimi___________________21

3. Oscar Bernal_____________21

Elduaien (ekainak 29) eta San esteban (irailak 21) seilatua falta zaizkigu, beraz bertan egon zinetenok bidali lehen bait lehen emailez.

Sailkapena Lizarrako irteera, egin dituzuen probak eta antolatzen lagundutako probak kontutan eduki gabe egin da, beraz oraindik asko aldatu daiteke.

Bestalde,  parte hartu dituzuen probak ere emailez bidali kontutan hartu ditzagun.

Datu hauek lehen bait lehen bidaltzea eskatzen dizuegu, eta azken eguna datorren asteartea izango da.

Gogoratu larunbatean ZAKIL BIRA dela eta gure laguntza behar dutela, beraz al dezutenok azaldu Justan 16:15an. Ala zuen seilatu kopurua igotzeko aukera izango dezute.

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

ira 29

Kaixo guztioi,

Aurten ere Zakila bira antolatu da herrian.

Lasterkariei bidean laguntzeko txirrindulariak behar dituzte antolatzaileek eta guregana jotzea erabaki dute.

Beraz larunbat arratsaldean libre zaudeten guztiok azaldu 16:15tan JUSTA aurrera. Zerbait hartu eta gero karreran bizikletan ertetzeko.

Ea nahikoa jende biltzen garen, artalde hau antolatzeko denen beharra izango da eta.

Informazio hau email bidez jaso ez badezute, bidali email bat zumaiakozikloturistak@hotmail.com helbidera eta zuen emaila erregistratuko dugu.

foto1g1.jpg

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

ira 06

imgp0685.JPGAurten ere giro paregabean joan zaigu eguna.

 Goiza aurpegi tristearekin argitu bada ere, eguna eguraldi honarekin joan da eta Lizarrara kanpotik busti gabe iritsi gara.

Beti bezala, batzuk igerilekuan denbora gehiago pasa nahi izaten dute, beste batzuk bodegan, beste batzuk azkarrago ibili nahi eta ezin, beste batzuk motelago nahi joan eta ezin kontrolatu, …

Ala ere eguna ondo joan da eta eskerrik beroenak guztioi. Batez ere Ibon eta “Tio Juan”-i, prestatu diguten hamaiketakoagatik.

imgp0696.JPG

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

ira 06

Kaixo lagunak,

 Hona hemen zein den aurtengo seilatuen sailkapena. Sailkapena Uztailak 13ko seilaturarte dago eguneratuta.

Juan Maria Etxabe____________________14

Jimi, Oscar Bernal, Enrique Eizagirre______12

Pablo Korta, Fernando Pereira__________11

Joxe Atxega, Imanos Cortes, Xabier Korta, Antonio Moriana, Ricardo Pascual, Juan Mª Santos___________________________10

written by zumaiako_zikloturista_elkartea

Bad Behavior has blocked 3 access attempts in the last 7 days.