api 03
Gabon guztioi,Azkenean erropak dauzkagu. Erropa jasotzeko astearte arratsaldean PULPOn egongo gara 19:00tik 21:00ra.Joan ezin duzuenontzat AXIER KIROLAK-en utziko ditugu erropak asteazken goizean.Gogoratu erropa jaso ahal izateko 70€ sartu behar dituzuela klubeko kontuan (Euskadiko kutxako 3035 0037 49 370022208).
Irudia haunditzeko egin klik argazkian.

written by zumaiako_zikloturista_elkartea
urt 26
Kaixo lagunak,
Azkenean hemen gatoz erropa berria erakustera.
Ikusiko dezuen bezela bi diseinu egin ditugu ea zein gustatzen zaizuen gehiena. Bozkatu nahi duenak bidali erantzunarekin email bat zumaiakozikloturistak@hotmail.com helbidera.
Bazkide bat baino gehiagoren iritzia eman nahi badezue, emailean jarri noren izenean ari zareten iritzia ematen. Beraz badakizue, lanean edo inguruan bazkideren bat baldin badezute galdetu eta bidali iritziak.
Komentarioren bat egin nahi badezue bidali emailez edo foroan idatzi.
Datorren astean materiala ekarriko degu jendeak probatu dezan eta taila aukeratu dezazuen.


written by zumaiako_zikloturista_elkartea
urr 01
Kaixo lagunak, hemen daukagu aurtengo seiltuen sailkapena:
1. Juan Maria Etxabe________24
2. Jimi___________________21
3. Oscar Bernal_____________21
Elduaien (ekainak 29) eta San esteban (irailak 21) seilatua falta zaizkigu, beraz bertan egon zinetenok bidali lehen bait lehen emailez.
Sailkapena Lizarrako irteera, egin dituzuen probak eta antolatzen lagundutako probak kontutan eduki gabe egin da, beraz oraindik asko aldatu daiteke.
Bestalde, parte hartu dituzuen probak ere emailez bidali kontutan hartu ditzagun.
Datu hauek lehen bait lehen bidaltzea eskatzen dizuegu, eta azken eguna datorren asteartea izango da.
Gogoratu larunbatean ZAKIL BIRA dela eta gure laguntza behar dutela, beraz al dezutenok azaldu Justan 16:15an. Ala zuen seilatu kopurua igotzeko aukera izango dezute.
written by zumaiako_zikloturista_elkartea
ira 29
Kaixo guztioi,
Aurten ere Zakila bira antolatu da herrian.
Lasterkariei bidean laguntzeko txirrindulariak behar dituzte antolatzaileek eta guregana jotzea erabaki dute.
Beraz larunbat arratsaldean libre zaudeten guztiok azaldu 16:15tan JUSTA aurrera. Zerbait hartu eta gero karreran bizikletan ertetzeko.
Ea nahikoa jende biltzen garen, artalde hau antolatzeko denen beharra izango da eta.
Informazio hau email bidez jaso ez badezute, bidali email bat zumaiakozikloturistak@hotmail.com helbidera eta zuen emaila erregistratuko dugu.

written by zumaiako_zikloturista_elkartea
ira 06
Aurten ere giro paregabean joan zaigu eguna.
Goiza aurpegi tristearekin argitu bada ere, eguna eguraldi honarekin joan da eta Lizarrara kanpotik busti gabe iritsi gara.
Beti bezala, batzuk igerilekuan denbora gehiago pasa nahi izaten dute, beste batzuk bodegan, beste batzuk azkarrago ibili nahi eta ezin, beste batzuk motelago nahi joan eta ezin kontrolatu, …
Ala ere eguna ondo joan da eta eskerrik beroenak guztioi. Batez ere Ibon eta “Tio Juan”-i, prestatu diguten hamaiketakoagatik.

written by zumaiako_zikloturista_elkartea
ira 06
Kaixo lagunak,
Hona hemen zein den aurtengo seilatuen sailkapena. Sailkapena Uztailak 13ko seilaturarte dago eguneratuta.
Juan Maria Etxabe____________________14
Jimi, Oscar Bernal, Enrique Eizagirre______12
Pablo Korta, Fernando Pereira__________11
Joxe Atxega, Imanos Cortes, Xabier Korta, Antonio Moriana, Ricardo Pascual, Juan Mª Santos___________________________10
written by zumaiako_zikloturista_elkartea