Repsolek atera duen animazio honetan zikloturistentzat eta gidarietzat aholku batzuk daude, arauak errespeta ditzagun eta alkarrekin bizikidetza hobeagoa lortzeko. Ikusteko klikatu beheko lotura:
Benetan eredugarria.
Repsolek atera duen animazio honetan zikloturistentzat eta gidarietzat aholku batzuk daude, arauak errespeta ditzagun eta alkarrekin bizikidetza hobeagoa lortzeko. Ikusteko klikatu beheko lotura:
Benetan eredugarria.
Igande honetan, martxoak 6, lehen zikloturista irteera ospatuko da. Betiko lekutik irtengo gara (gasolindegi aurrean) goizeko 9tan, eta zigilatzea Iraetako frontoian izango da. Eguraldi ona espero da iganderako, beraz txango motza baino ederra izango da. Igandean ikusiko garelakoan.
ZZE
Zumaiako Zikloturista Elkarteak bilera deia zabaltzen du 2011 denboraldia aurkezteko asmoz. Bilera martxoak 3, osteguna, gaueko 9:00tan Kirol portuan dagoen Txoaskiña Elkartean izango da.
Bileran zikloturista bakoitzari bere lizentzia eta zigilatzeen liburuxka banatu zaio eta 2011 denboraldiko xehetasunak azalduko dira.
Bertan ikusiko garelakoan, agur terdi.
Zumaiako Zikloturista Elkartea.
2011 Denboraldiko zigilatzeen zerrenda doakizue.
| 2011 seilatuen egutegia / Calendario sellados 2011 | ||||
| Hilabetea | Eguna | Norakoa / Destino | Km | Klub antolatzailea |
| martxoa | 6 | Iraetako Frontoia | 32 | Orio |
| martxoa | 13 | Hernaniko Kiroldegia | 53 | Orio |
| martxoa | 20 | Oinatz Ermita | 60 | Orio |
| martxoa | 27 | Igeldo Eliza | 62 | Orio |
| apirila | 3 | Azkoitiko Udaletxea | 60 | Zestoa |
| apirila | 10 | Anoeta Kiroldegia | 65 | Zestoa |
| apirila | 17 | Mendaro Autobus geltokia | 66 | Zestoa |
| apirila | 24 | Guadalupe Eliza | 98 | Zarautz |
| maiatza | 1 | Aratz Erreka | 68 | Zarautz |
| maiatza | 8 | Goizueta Kiroldegia | 98 | Zarautz |
| maiatza | 15 | Bidania frontoia | 75 | Zarautz |
| maiatza | 22 | Betelu | 100 | Zarautz |
| maiatza | 29 | Zarautz-Gernika-Zarautz (Saturraran) | 170 | Zarautz |
| ekaina | 5 | Zarautz-Gernika-Zarautz (Kluba) Eibar | 90 | Zarautz |
| ekaina | 12 | Mandubia | 100 | Zarautz |
| ekaina | 19 | Arantzazu | 150 | Zarautz |
| ekaina | 26 | Arano | 80 | Zarautz |
| uztaila | 3 | Zumarraga | 96 | Getaria |
| uztaila | 10 | Lizartza | 80 | Getaria |
| uztaila | 17 | Soraluze | 94 | Getaria |
| uztaila | 24 | Gurutze Berri (Oiartzun) | 76 | Getaria |
| uztaila | 31 | Beizama (Elizan) | 76 | Getaria |
| abuztua | 7 | Aduna (Elizan) | 65 | Getaria |
| abuztua | 14 | Errezil (Elizan) | 72 | Zumaia |
| abuztua | 21 | Astigarraga Kiroldegian | 60 | Zumaia |
| abuztua | 28 | Loiolako santutegia | 56 | Zumaia |
| iraila | 4 | Urnieta (Besabi) | 56 | Zumaia |
| iraila | 11 | Ibañarrieta | 36 | Zumaia |
| iraila | 18 | Zuatzu Industrialdea | 25 | Zumaia |
| iraila | 25 | Zakila Bira (Txepetxa) | 19 | Zumaia |
IZEN EMATEAK
Edizio honetan izen ematea Internetetik (www.laindurain.com) bide bakarra da. Ez da beste izen ematerik onartzen. Epea Otsailaren 1ean irekitzen da eta 2.000 izen ematera iristean itxiko da.
Izena ematearen kostua: Federatuak, 25 euro (gehi txiparen 10 euro), eta EZ Federatuak, 31 (gehi txiparen 10 euro). Martxaren amaieran eta txipa itzuli ostean, 10 euroak itzuliko dira. Txipak martxaren hurrengo egunetan itzultzeak ez dira onartuko.
Dorsala, txipa eta oroigarria jasotzeko bulegoa ekainaren 24 irekiko da, 16 tik 21 tara eta 25 ean 6:30 tan, irteera baino ordu erdi lehenago.
INSCRIPCIONES
Las inscripciones se deben de realizar únicamente por Internet (www.laindurain.com) desde el día 1 de febrero y se cerrará en el momento en el que se cubran las 2.000 plazas. No se admitirá otro tipo de inscripción.
El precio es de: Federados, 25 euros (más 10 euros de chip), y los NO Federados, 31 (más 10 de chip). A la finalización de la marcha y una vez entregado el chip, se devolverán los 10 euros. No se admitirán entregas del chip posterior al día de la marcha.
La oficina permanente para recoger el dorsal y el chip, junto al recuerdo, se abrirá el 24 de junio, de 16 a 21 horas, y el día 25, de 6,30h, hasta media hora antes de la salida.
Federaziotik bidali diguten azken berriaren arabera, zikloturisten fitxen gestioa internet bitartez egin behar dira, beraz bakoitzaren fitxa ez dago sinatu beharrik.
Hori dela eta bilera atzeratu egin da. Bileraren data berria argitaratuko dugu.
ZZE-ak 2011ko lizentziak berritzeko epea irekita dagoela jakin arazten dizue.
Lizentzia berritzeko, lizentzia eta elkartearen kuotak ordaindu behar dira.
2010an lizentzia atera ez zutenek, lizentzia eta elkartearen kuotak ordaintzeaz aparte, Axier Kirolak-en izango duten lizentzia eskaera bete beharko dute, karnet neurriko argazkiarekin.
Elkartean soilik izena emateko, elkartearen kuota bakarrik ordaindu beharko da. 15€
Ordainketa egiteko epea urtarrilaren 21an amaitzen da. Ordainketa egiterakoan izen abizenak adierazi, lizentzia berritu ahal izateko.
Aurtengo denboraldian 2 lizentzi mota daude, soilik euskal herrirako eta nazioartekoa:
Ordaintzeko guztira:
1 - Elkarteko kuota: 15€ + 80€ = 95€ . Euskal herriko lizentzia.
edo:
2 - Elkarteko kuota: 15€ + 85€ = 100€ . Nazioarteko lizentzia.
edo:
3 - Elkarteko kuota: 15€
Ordainketa: EUSKADIKO AURREZKI KUTXA
Kontu zenbakia: 3035 0037 49 0370022208
2011 urteko kebrantaren zozketa burutu da, web orrian duzue emaitza. Tokatu al zaizu? Hala bada, Zorionak eta hasi entrenatzen edo denboraldia planifikatzen.
Hala ez bada, animo eta lasai, beste probak badaude eta….
Niri ere ez zait tokatu, beraz beste proba batzuk begiratzen nabil. Iaz marmotte egin eta gero aurten agian Irati extrem probatuko dut. Eta zuk, zein proba egingo duzu?
Aukera mordoa dago, bestela begiratu guren blogean Zikloturista probak atalean dauden loturetan. 20tik gora dituzu!! Eta ez dira denak azaltzen…

Zerainen egiten dira, eta bai, egurrezko bizikletak dira!! Oso itxura ona dute, ikustea nahi duenak www.Axalko.com orria bisita dezala.
Zer deritzozue??
Kebrantahuesos eta Treparriscos proba ospetsuak 2011 ekainaren 18an ospatuko dira. Probako antolatzaileak ez dute aldaketarik egin eta izen ematea iaz bezalakoa izango da, hau da, aurre-izen ematea egin ondoren, zozketak bidez aukeratuko dira parte hartzaileak. Salbuespen bakarra izango da, 15 parte hartze dituen zikloturistak zozketarik gabe zuzenean izena eman dezake.
Bi probetan ezin da izena eman, soilik batean.
Proba honetarako izen ematea azaroaren 16 eguerdiko 12:00tan irekitzen da eta abenduaren 13an 14:00tan itxiko da.
Abenduaren 14an zozketa izango da.
Ea aurten zorte handiagoa dugu eta zumaiako zikloturista gehiagori zozketa tokatzen zaien!!
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | ||||
Bad Behavior has blocked 15 access attempts in the last 7 days.