Zumaiako Zikloturista Elkarteko denboraldi amaierako afaria Azaroak 5 ostirala, izango da. Gogoratu izena emateko epea urriak 30, larunbata, amaitzen dela.
Aurreko urtean bezala, Marina Berri jatetxean izango da eta gaueko 9:00tan izango da afaria.
Afariaren ondoren denboraldiko zigilatuak egin dituztenen artean opari eta garaikurrak banatuko dira.
Afarira joateko Euskadiko Kutxako (Caja Laboral) 3035 0037 49 0370022208 kontu zenbakian 30 € ko diru sarrera egin behar da, zuen izen-abizenak emanez.
Oharra: Izena emateko azken eguna urriak 30 larunbata, izango da.
Aspanogi, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartea da. Minbizia duten haurrei bizi kalitatea hobetzea eta bere beharrak osatzea dute helburu. Iaz Zarautzen ekitaldi berezi bat antolatu zuten bizikleta inguruan, Haimar Zubeldia, Markel Irizar, Juanma Garate, Igor Anton, Amets Txurruka, eta euskaltel-euskadi taldeko hainbat txirrindulariekin.
Aurten ere, Aspanogik antolatuta, Urriak 31 igandean, mobibike eguna antolatuko dute. Bertan hainbat ekintza burutuko dira, euskal herriko txirrindulari onenak parte hartuko dutelarik. Horretaz aparte, kirol eta kultura ekitaldiak, bizikleta erakustaldiak, jolasak, pailazoak eta haurrentzako hainbat ekintza egongo dira.
Zumaiako Zikloturista Elkarteko denboraldi amaierako afaria Azaroak 5 ostirala, izango da. Aurreko urtean bezala, Marina Berri jatetxean izango da eta gaueko 9:00tan izango da afaria.
Afariaren ondoren denboraldiko zigilatuak egin dituztenen artean opari eta garaikurrak banatuko dira.
Afarira joateko Euskadiko Kutxako (Caja Laboral) 3035 0037 49 0370022208 kontu zenbakian 30 € ko diru sarrera egin behar da, zuen izen-abizenak emanez.
Oharra: Izena emateko azken eguna urriak 30 larunbata, izango da.
Urriak 2 larunbata, Zumaiako XIV Zakila Bira ospatuko da, Zumaiako Udalaren antolakuntzarekin. Udaleko kirol arduradunak Zumaiako Zikloturista taldeari antolakuntzan laguntzeko eskaera luzatu dio. Laguntza hau ibilbidea zehar korrikalariak bizikletan gidatzea eta babestean datza. Horretarako 12 zikloturistaren laguntza beharko da.
Beraz, Goiko tabernan elkartuko gara, arratsaldeko 4 eta laurdenetan, bizikletan eta zumaiako zikloturisten jantziarekin. Bertan ibilbidearen argibideak eta bakoitzaren funtzioa aztertuko dugu (kafetxoa hartzeaz batera)
Zumaiako Zikloturista Elkartearen azken zigilatzea igande honetan izango da, hilak 26. Goizeko 8:30tan irten eta zakila bira osatu ondoren, Oriora abiatuko gara, bertan hamaiketakoa eta zigilatzea izango dugularik.
Ekitaldi honekin denboraldiari amaiera emango zaio. Ondoren, zigilatzeak zenbatu eta denboraldi amaierako afaria ospatuko delarik.
Beraz, animo, eguraldia ere nahiko ona (baino hotza) omen dator eta!!
Elkarteak antolaturiko 2010 Zumaia-Lizarra ibilaldia bizikletan guztiz arrakastatsua izan da. Guztira 41 zikloturista bildu ginen irailak 4, larunbatean. Goizean goiz, 7:30tan pulpo elkartearen aurrean bildu ginen denok. Motxila eta poltsak kamioira sartu eta abiatu ginen.
Eguraldia ere lagun izan genuen eta naiz eta behe lainoa izan Zegama arte, Otsaurtetik aurrera giro bikaina izan genuen, bertan hamaiketakoa egin genuelarik. Urbasako gaina igo ondoren, Lizarran amaitu genuen ibilaldia. Denok nekaturik baina osorik eta istripurik izan gabe iritsi ginelarik. Lizarrako igerilekuan bainua eta dutxa freskagarria izan ondoren, Iratxe hotelean bazkaldu genuen, galdutako indarrak berreskuratzeko eta ibilaldiko abenturatxoak komentatzeko.
Arratsaldean, Zumaira autobusez itzuliaz amaitu zen txangoa.
Imanolek ateratako argazkiak blogean jarri ditugu, beraiek ikusteko:
Argazkiak atalean sartu, ondoren Lizarra klikatu eta Lizarra 2010 aukeratuz argazkiak ikusteko aukera izango duzue, eta gustokoak deskargatzeko aukera ere baduzue.
Edo bestela klikatu lotura hau argazkiak ikusteko:
Aurtengo Zumaia-Lizarra irteeran parte hartuko dugun zikloturista kopurua 42 koa omen da, azken urtetako jendetsuena, itzulerako autobusa ia beteta dago, beraz.
Eskutitzean irteera ordua eta lekua ez genuen jarri, beraz barkamenak eskatu nahi ditugu. Irteera goizeko 7:30 tan izango da, Pulpo elkartearen aurrean, beraz, betiko lekuan eta betiko orduan.
OHAR GARRANTZITSUA: Lizarrara iritsi orduko, igerilekura joango garenez, LUBAKI kiroldegiko bazkide denak txartela eraman dezala. Bestela sarrera ordaindu beharko du.
Bazkaria 2:30 aldera izango da Irache Hotelean.
Itzulera, gutxi gorabehera 6:30 aldera izaten da.
Eguraldi gizonak dionenez, eguraldia lagun izango dugu, eguzkia nagusi eta tenperatu freskoak izango ditugularik, irteeran Zumaian 13º eta helmugan Lizarran 25º.
Beraz, egun polita eta bizikletan ibiltzeko aproposa. Txango ona eta egun pasa polita denei!!
Irailaren 4an, larunbatean, urteroko txangoa egingo du Zumaiako Zikloturista Elkarteak.
Aurten ere Zumaiatik irten eta Lizarran amaituko da txangoa, 107 km egin ondoren. Ibilbidea honakoada, Mandubiko gaina (547 m.), ondoren otzaurte (652 m.) non hamaiketakoa izango dugun indarrak hartzeko eta amaitzeko urbasako gaina (880 m.) gainditu ondoren Lizarrara iritsiko gara.
Lizarrako igerilekuan freskatu eta atseden hartu eta gero Hotel Irachen bazkaria izango dugu.
Ondoren autobuses itzuliko gara Zumaira.
Izen emateko epea irekia dago eta horretarako elkarteko bazkideek 45€ko ordainketa egin beharko dute eta bazkide ez direnek 50€.
Ordainketa Euskadiko Kutxako 3035 0037 49 0370022208 kontu zenbakian egin beharko da zikloturistaren izen abizenak adieraziz.
Izena emateko azken eguna abuztuak 30a izango da.
Zumaiako kiroldegiko bazkide ez direnek egunean bertan 6€ ordaindu beharko dute Lizarrako kiroldegiko sarrera.
Klubetik bizikletan ibiltzea gustoko duen guztia animatu nahi da, txangoa lasai-lasai egiten bait da eta arazoren bat izan ezkero kamioia ere eramaten bait dugu.
Datorren igandea, abuztuak 8 Jose Mari Kortaren heriotzaren 10. urteurrena dela eta, Zumaiko zikloturistak Jose Mari Korta zenaren memoriari omenaldi txiki bat egingo diogu.
Horretarako zikloturista ibilbide txiki bat egingo da: Irteera goizeko 8:00tan Zumaitikatera eta Beduan dagoen Jose Mari Korta poligonora, bertan lore eskaintza egingo delarik. Ondoren kostatik ibilbidea egingo da, Zumaia, Getaria, eta Zarauztik igaroaz. Meaga igo eta Aizarnazabalera jaitsi ondoren Ibañarrietaruntz igoaz, bertan zigilatzea izango delarik.
Zumaiako Zikloturistei deia egiten zaie bertan parte hartu dezaten.