Arraun Elkarteko bazkideentzat eskaintza berezia

Telmo Deun Arraun Elkarteak bazkideentzat eskaintza berezia prestatu du, klubeko prestatzaile fisikoetako bat den Joseba Sesma zumaiarrarekin elkarlanean. Sesmak egitasmo berria jarri du martxan, eta entrenatzaile pertsonalaren zerbitzuak eskaintzen dizkio nahi duenari. Webgunea sortu du (http://entrenadorpersonalsesma.com/ENTRENATZAILE-PERTSONALA.php), eta bertan azaltzen ditu bere egitasmoaren azalpen guztiak. Arraun elkartearen eta Sesmaren elkarlan honen bitartez, bazkideek 5 euro merkeago izango dute Sesmaren zerbitzuak kontratatzeko tarifa. Berarekin harremanetan jartzeko beste bide bat telefonoz deitzea da, zenbaki honetara: 667750206lekeitio_bandera.jpgJoseba Sesma Telmo Deuneko arraunlariekin, 2010eko irailean, Lekeitioko bandera irabazi berritan. Makurtuta daudenen artean, eskuinetik hirugarrena da Sesma.

Emakumezkoei arraunean hasteko deialdia

Zumaiako Arraun Elkarteak deialdia luzatu die emakumezkoei, arraunean hasteko. Lehen ibilia izan edo ez izan, ateak irekita izango dituzte. Entrenamenduak astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan dira, 18:00etan. 16 urte edo 16tik gora eduki behar dira.

Entrenamenduak hasiko dituzte

Bukatu zaie atsedena arraunlariei, eta datorren astelehenean hasiko dira entrenatzen. 18:30ak eta 19:00ak artean azaltzeko deialdia egin die Xanti Zabaleta entrenatzaileak. Deialdia ez da bakarrik iaz arraun egin zutenentzat, edozeinek baitauka azaltzeko aukera; baita sekula arraunean egin ez duenak ere. Hori bai, 18 urte beteta izan behar dira.

Honenbestez, datorren denboraldia prestatzen hasiko dira arraunlariak eta entrenatzailea. Oraintxe bukatu da aurtengo traineru lehia, baina dagoeneko hasi beharra dago hurrengoa lantzen. Ohi bezala, lan handia eta ona egin beharra dago orain, gero, udan, aurten bezalako emaitza onak lortzeko.

telmo-deun-getxon.jpg
Argazkilaria: Juan Castanedo- www.ligasanmiguel.com

Arraunean hasteko deialdia

Zumaiako Arraun Elkarteak deialdia zabaldu die 12 eta 18 urtekoei arraunean hasteko. Datorren astelehenean, urriaren 3an,  18:00etan, bilera egingo dute klubaren egoitzara azaltzen diren neska eta mutil guztiekin, eta entrenamenduak asteazkenean hasiko dira. Bileran, entrenatzaileak ere izango dira, denboraldiko kontuen berri emateko. Adin tarte horretan sartzen dira infantilak, kadeteak eta jubenilak. Deialdia ez dago Zumaiara bakarrik mugatuta, edozein herritakoak baitauka azaltzeko aukera. Aurreko urteetan arraunean aritu direnentzat ere badago deitua bilera. orion-kadete-neskak.JPGinfantilak.jpg

Eskerrik asko!

Berez, lerro hauetan, igandeko estropadako kronikak joan behar zuen. Baina denok dakigu honezkero zer gertatu zen. Han ginenok bertatik bizi izan genuen, eta han ez zirenek eduki dute Zumaiak eman zuen erantzunaren berri. Uretan eta uretatik kanpo. Eredugarria eta ederra, benetan!

Horregatik, ondorengo hitz hauek eskerrak emateko erabili nahi ditugu, Zumaiako Telmo Deun Arraun Elkartearen izenean:

-Eskerrik asko, nola ez, arraunlariei. Mundialak zarete! Txapeldunak!
-Eskerrik asko entrenatzaileei: Kikeri eta Larra Txikiyai.
-Eskerrik asko denboraldi osoan arraunlarien alboan izan zaretenei, eta alboan fisikoki egon gabe, taldeari lagundu dieten guztiei, ikusten ez diren lanetan.
-Eskerrik asko Zumaiako Udalari, igandeko festa antolatzeagatik, eta urte osoan ematen duen babesagatik.
-Eskerrik asko babesleei: Altuna eta Uria eraikuntzak, zumaia.net, Batela arraindegiak, Elkor, Cosme Iraundegi Bilbao aseguruak, Basusta erretegia, Kiroljokoa, eta Reformas Arco Iris.
-Eta eskerrik asko zumaiar guztiei!! Zuen animoak txaloak eta oihuak ez dira diruarekin ordaintzen. Marea gorria hemen da berriz!!

ZUMAIAKO TELMO DEUN ARRAUN KIROL ELKARTEA

Olarru Egunean, gazteenentzako estropada antolatu du Zumaiako Arraun Elkarteak

Olarru Eguna irailaren 17an izango da, eta ohi bezala, eguneko ekitaldi garrantzitsuenetakoa batelen estropada izango da. Geroz eta indar handiagoa hartzen ari da, eta aurten ere, makina bat arraunlari ariko da arraunean.

Zumaiako Arraun Elkarteak aukera baliatu nahi izan du, eta gazteenei aukera eman nahi die parte hartzeko. 13, 14, 15 eta 16 urte (aurten beteak) dituztenentzat bandera jarri du, eta besteen aparte joango den estropada jokatuko dute. Neskak eta mutilek egin dezakete arraunean, nahasian edo bakoitzak bere aldetik. Goizean izango da sailkatze estropada, eta bi denbora onenak egiten dituztenek bandera izango dute jokoan arratsaldean. Izena ematera Turismo bulegora joan behar da.

…eta Enbatak gogor jo du

Zumaia Kiroljokoak dauzka Kontxako bandera irabazteko aukera gehien. Gaur, lau traineruen artean azkarrena izan delako. 4 segundora du Galizia, eta 5era Getaria-Tolosa; Bizkaia urruti dago, 41era.

Denboraldiko estropada onena jokatu dute zumaiarrek, hasiera baldarra izan bada ere; Enbata ontzia okertuta zegoela hasi dute estropada. Baina gero, laugarren kalearen aukera ederki baliatu dute, eta lehiaren buruan jarri dira. Ziabogan, 4 segundora zeukaten Getaria-Tolosa, eta 6ra Galizia. Bigarren luzean ere aurretik joan da Zumaia Kiroljokoa, eta lehenen amaitu du lana.

Donostiako arranplan, une politak eta hunkigarriak bizi izan dira arraunlariak lehorreratu direnean. Inork uste ez zuenean, bandera handiena irabazteko aukera parez pare zabaldu zaie. Beraien lan bikainak ireki die aukera, zehatz esanda.

Datorren igandean zer gertatuko den inork ez daki, eta bitartean, gaurkoarekin gozatzeko astea izango da.

Gaur enbata zegoen iragarrita, baina uste baino lehen jo du Enbatak. Ea datorren igandean ere pozaren ekaitza zabaltzen duen.

Gaurko denborak
1. Zumaia                      11.07,10
2. Galizia                      11.11,42
3. Getaria-Tolosa       11.12,12
4. Bizkaia                     11.53,04

Enbatak joko al du bihar Kontxan?

Zumaia Kiroljokoa Kontxako banderan izango da hurrengo bi igandeetan. Atzo lortu zuen sailkapena, erraz. Arazorik gabe erdietsi zuen txartela. Getaria-Tolosa, Galizia eta ezustean sailkatu zen Bizkaia izango ditu aurkariak (San Juan zen sartzekoa, baina ziabogan kateatuta geratu zen). Lauren arteko aldeak hauek izan ziren: Getaria-Tolosak 6 segundo atera zizkion Galiziari, 12 Zumaiari eta 27 Bizkaiari.

Nagore Osoro patroiak honela aztertu zuen estropada ETBn egin zioten elkarrizketan: “Sailkatzea zen helburua, eta estropada ona egin dugu. Bigarren luzean gozatzen etorri gara. Bestela, estropadan biziegi aritu garela uste dut, erritmo altuan. Igandera begira, irabaztera gatoz, oso indartsu gaude”.

Igandean, eguraldi eta itsaso txarra dago emanda. Haizeak ere joko duela eman dute aditzera. Txukun moldatzen da Zumaia Kiroljokoa halako baldintzetan, eta Enbata traineruarekin, bi faborito handiei (Getaria-Tolosa eta Galizia) sustoren bat emateko aukera izan dezakete.

Kontxa gertu dago

Sekulako estropada egin du Zumaiak arratsaldean, Kontxara sailkatzeko erlojuaren aurkakoan. 9 segundora geratu da sailkatzetik, eta 11. egin du. Ziabogan, 4 segundora zeukan sailkapena.

Hauek sailkatu dira, ordena honetan: Astillero, Kaiku, Tiran, Hondarribia, Urdaibai, San Juan eta Pedreña. Igandeko txandak honela geratu dira: lehenengoan, Kaiku, Urdaibai, Pedreña eta Donostiarra; eta bigarrenean, Hondarribia, San Juan, Tiran eta Astillero.

Gaurko denborak:http://www.kirolak.net/eu/competiciones.asp?cat=4&temp=13&deporte=todos&deportetmp=remo&competi=documentos&subcat=6

Xanti Zabaleta, oso pozik

“Oso gustura nago. Talde gaztea da gurea, eta 21 segundo bakarrik atera dizkigu aurrenekoak. Ez geunden sailkatzeko aukerei begira; lan ona egin nahi genuen, eta egin dugu. Oso harro nago mutilekin, asko bete nau kuadrilla hau ezagutzeak. Ez gara sailkatu, baina sailkatu bagina bezala nago, oso pozik. Esaten zuten ez zegoela mailarik aurten, eta begira, zer tarte txikian ibili garen traineru guztiak. Gainera, San Miguel ligan, puntu pila behar izan ditugu salbatzeko, eta horrek ere esaten du sekulako maila dagoela. Denbora pasatu ondoren baloratuko da aurten Zumaiak egin duena”.

Orioko estropadako argazkiak

https://picasaweb.google.com/Arrauner/Orio270811

Argazkilaria: KLAUSSERorio-27-08-11-288.jpg

Next Page »



Bad Behavior has blocked 24 access attempts in the last 7 days.