Ostiralean egingo da traineru denboraldiko aurkezpena

Azken urteetako ohiturari jarraituz, Zumaiako Arraun Elkarteak traineru denboraldiaren aurkezpena egingo du. Etzi izango da, ostiralean, ekainaren26an, Arranplan. 19:30ean emango zaio hasiera. Aurtengo ekitaldia berezia izango da, lehen aldiz hiru traineru ureratuko dituelako klubak: San Miguel ligakoa, KAE 2koa eta Euskotren ligakoa. Arraunlari guztiek hartuko dute parte etziko hitzorduan.

0 Responses to “Ostiralean egingo da traineru denboraldiko aurkezpena”


  1. No Comments

Leave a Reply





Bad Behavior has blocked 18 access attempts in the last 7 days.