II. Ambilamp Bandera jokatu da gaur eguerdian Zumaian, KAE1 ligako bigarrena, eta Santurtzi izan da onena. Bigarren Camargok egin du, hirugarren Pasai Donibanek eta laugarren Astillerok. Bosgarren Orio B izan da, Oier Aizpurua zumaiarra tostetan duela.
Hemen sailkapenak, gaurkoa eta ligakoa: http://www.liga-arc.com/index.php/resultados
Archive for ekaina 28th, 2009
Gaur eguerdian, Ambilamp Bandera jokatu dute emakumeek Zumaian bertan, eta zumaiarrak hirugarren gelditu dira. Getaria-Tolosak irabazi du Bizkaiko selekzioaren aurretik. Laugarren Astillerok bukatu du.
Zumaiarren gaurko argazki batzuk:
p1011651.JPG , p1011652.JPG, p1011653.JPG, p1011654.JPG, p1011655.JPG, p1011656.JPG
Irati Manzisidorrek honela bizi izan du estropada traineru barrutik: “Atzo baino askoz ere hobeto egin dugu arraunean. Baina igarri egin da bi egunetan ez dugula batere aldaketarik egin. Getaria-Tolosak aldaketak egiteko aukera dauka, eta bentaja handia da bi egunetan bi estropada jokatzeko. Bizkaiko selekzioaren maila onak harritu egin nau, ez nuen uste hain ondo ibiliko zirenik. Baina atzo jai izan zutenez, gaur gu baino freskoago egon dira”.
KAE 2 ligako hirugarren estropada jokatu da gaur eguerdian Donostian, eta Zumaia B seigarren izan da. Orain arteko emaitza onena lortu du honenbestez, aurreko bietan zazpigarren izan baitzen. Zumaiarrak bigarren txandan aritu dira, eta bigarren egin dute Santanderren atzetik, eta Getxo nahiz Santoñaren aurretik. Estropada Trintxerpek irabazi du; bigarren garaipena du ligan.
Hemen daude sailkapenak: http://www.liga-arc.com/index.php/regata/19/bandera-donostiarra-kaiarriba
Ligako sailkapenean bi postu egin dute gorantz zumaiarrek; seigarren dira orain: http://www.liga-arc.com/index.php/resultados
Jokin Urkidik azterketa hau egin du gaurkoaz: “Oso gustura gaude denok. Oso estropada konpletoa egin dugu. Hasieran Santanderrek egin dugu alde, baina askorik ez, eta Santoñari eta Getxori ondo eutsi diegu. Azkenean, bien aurretik bukatu dugu. Aurrekoan, Santanderrek 30 segundo atera zizkigun, eta gaur 10 bakarrik. Pena izan da haizeak lagatzea azkeneko txandan, bestela aurreraxeago sailkatuko ginelako. Baina pozik gaude. Arraunean egiteko garaian ere beste postura batzuk ikusi dizkiegu gaur mutilei; gero eta hobeto ari gara”.
Argazkilaria: Juan Luis Romatet
arrauna-51.jpg
arrauna-4.jpg
arrauna-3.jpg
arrauna-3.jpg
arrauna-21.jpg
Azken iruzkinak