Azken urteetako ohiturari jarraituz, Zumaiako Arraun Elkarteak traineru denboraldiaren aurkezpena egingo du. Etzi izango da, ostiralean, ekainaren26an, Arranplan. 19:30ean emango zaio hasiera. Aurtengo ekitaldia berezia izango da, lehen aldiz hiru traineru ureratuko dituelako klubak: San Miguel ligakoa, KAE 2koa eta Euskotren ligakoa. Arraunlari guztiek hartuko dute parte etziko hitzorduan.
Archive for ekaina, 2009
Ostiralean egingo da traineru denboraldiko aurkezpena
Published ekaina 24th, 2009 Albisteak 0 CommentsKAE 2 Ligako bigarren estropada jokatu da gaur eguerdian Mundakan, eta Zumaia zazpigarren izan da. Hortaz, atzoko postu berean amaitu du gaur. Trintxerpek irabazi du. Sailkapen nagusian zortzigarren da Telmo Deun trainerua. Hurrengo estropada datorren igandean dute, Donostian, 12:00etan.
Hemen gaurko sailkapena: http://www.liga-arc.com/resultados_detalle_eusk.php?id=204
Eta hemen Ligako sailkapena: http://www.liga-arc.com/index_eusk.php
Jokin Urkidi entrenatzaileak honela aztertu du mutilen lana: “Ondo egin dugu arraunean. Itsasoa ere atzo baino hobea zegoen. Aldaketa asko egin behar izan ditugu, arraunlari baten lesioa tarteko. Gaurko emaitzak atzokoak baino errealagoak dira. Alde handiak egon dira denon artean: alde batetik, goikoak daude, gero gu gaude erdian, eta atzekoak azkenik. Igarri egiten da zeinek entrenatu duen pixka bat, eta zeinek ez. Guk erdizka jardun behar izan dugu, eta hortxe gaude. Duela bi aste arte makina bat arazo izan ditugu taldea osoa batera edukitzeko, eta ea orain egin dugu blokea; abiadura-eta landuko ditugu hemendik aurrera. Gure itxaropena da aurrean dagoen multzo horretan sartzea”
Gaur eguerdian, test-estropada izenez bataiatu dutena jokatu da Orioko ibaian. 8 ontzi lehiatu dira erlojuaren aurka, binaka aterata, eta Zumaiak lan ederra egin du, bigarren sailkatu baita Orio Aren atzetik, 8 segundora. Zarautz izan da hirugarren, 12ra. Lau traineru TKEkoak izan dira: Orio A, Zumaia, Zarautz eta Arkote; eta beste lau KAE 1ekoak: Santurtzi, Orio B, Hondarribia B eta Ondarrua.
Sailkapena:
1.)ORIO “A 20:08:60 ”
2.)ZUMAIA 20:16:85
3.)ZARAUTZ 20:20:37
4.)ARKOTE 20:46:90
5.)SANTURTZI 20:50:34
6.)ORIO “B” 20:54:64
7.)HONDARRIBIA “B”21:15:73
8.)ONDARRU 21:33:90
Zazpigarren egin du Zumaiak KAE 2ko lehen estropadan
Published ekaina 20th, 2009 Albisteak 0 CommentsGaur eguerdian jokatu da Luancon (Asturias, Espainia) KAE 2 Ligako lehen estropada, eta Zumaia zazpigarren sailkatu da. Deustuk irabazi du. Erlojuaren aurka lehiatu dira 13 ontziak, eta estropada gorabeheratsua izan da, itsaso txarra zegoelako, eta Raspas eta Hibaika kaleratu egin dituztelako epaileek; aurrenekoak arraunlari batek uretara jauzi egin duelako arrauna hautsi ondoren(debekatuta dago), eta bigarrengoak beste ontziren bat jotzeagatik.
Hemen sailkapena: http://www.liga-arc.com/resultados_detalle_eusk.php?id=203
Zumaiarrak nahikoa pozik daude egindako lanarekin. Honela aztertu du lana Jokin Urkidi entrenatzaileak: “Irteera txarra egin dugu, enfilazioa galduta atera garelako. 10-15 bat segundo galdu ditugu hor. Gero, arraunketa bixiegia eraman dugu, 37-40 palada estropada osoan, 34-35ean joan behar genuenean. Baina normala ere bada, lehenengo estropada izanik mutilak gogo handiarekin zeudelako. Gaurkoan, lehenengo urteko arraunlariak ziren gehienak, eta bihar, Mundakan, esperientzia gehiagoko jendea sartuko dugu”.
Biharko estropada 11:30ean hasiko da.
Jokin Urkidi: “Emaitzak ez dira lehentasuna guretzat; gazteei bidea ematea da asmoa”
Published ekaina 19th, 2009 Elkarrizketa 0 CommentsHainbat urtez arraunlari izan eta gero, entrenatzaile lanetan hasi da aurten, eta bera da KAE 2 Ligako ‘Telmo Deun’ ontziaren prestatzailea.
Zein da bigarren traineruaren helburua?
Gazteek arraun egitea. Bestela, goiko ontzian sartzen ez direnek utzi egiten dute, eta orain, arraun egiteko aukera edukiko dute. Horiei bidea ematea da asmoa.
Trainerua osatu ahal izateko, bertako gazteez gain, kanpotik etorri da jendea.
Bai, hala da. Hasieran osatzen ginen, baina batzuk utzi egin dute beste kluben batera joan dira, goiko ontzian lekurik ez zutela izango ikustean. Azkenean, kanpotik etorri da jendea, eta batzuk lehendabiziko urtea dute arraunean. Beren klubetan kanpoan gelditutakoak dira.
Asko al dituzu batere arraun egin ez dutenak?
Bai. 15 gara, eta sei edo zazpi hasiberriak dira. Horiei erakustea da helburua, eta denak talde moduan aritzea. Emaitzak ez dira lehentasuna guretzat.
Zu ere berria zara entrenatzailea. Zer moduz ari zara?
Arraroa egiten zait. Kanpotik begira jartzen naiz, eta dena arrauna ikusten dut. Barrutik, arraunlari nintzela, hartuta neuzkan sentsazioak, baina kanpotik ezberdina da. Ni ere ikasten ari naiz. Arraunlariei esatean diet: “Zuek aurreneko urtekoak zarete, eta ni ere bai”. Elkarren anparoan ari gara; haiek nik ikusten ez dudan zerbait esaten didate, eta nik berdina egiten dut haiekin. Giro ona daukagu gure artean.
Denak gazteak izateak izango du alde onik, ezta?
Bai. Beteranoren bat egoten bada, normalean erreta egoten da goian lekurik ez duelako, eta gure kasuan, ez dago halakorik, denak gazteak direlako. Gazte horietan, pare batek badute esperientzia traineruetan, eta beharrezkoak izango dira, jendea traineruaren arrastoan sartzen joateko.
Lehendabiziko urteko arraunlari horiek nola ikusten dituzu?
Gogo handiarekin daude, eta jende ona dago. Posturak eta soltura pixka bat hartzea falta zaie, baina batzuk oso onak aterako dira segitzen badute.
Erakusteko ardura zurea da, eta horrek erantzukizuna ematen al dizu?
Bueno, ez. Jon Larrañaga daukat laguntzen, eta biok saiatzen gara dakiguna erakusten. Ez daukagu presiorik. Ardura ematen du 15 bat lagun zure ardurapean izatea, baina eramateko modukoa da.
Hasiberri asko izanda, kezkatzen al zaitu Ligaren hasieran itxura onik ez emateak?
Bai, baina gu ere pasa ginen hortik, eta hauek ere pasako dira. Alboan bizpahiru beterano dituzunean, tapatu egiten dituzte gabeziak, baina gure kasuan, denak gazteak izanik, bat galtzen bada, ingurukoak ere hortxe-hortxe. Zailagoa da, baina Larrak eta biok helburu hau daukagu: arraunean ondo egin dezatela. Dena dute ontzeko. Orain arte ez dugu serierik jo; blokea egiten aritu gara. Nik uste dut lortu dugula, eta orain abiadura sartzean, beste hutsune batzuk azalduko dira. Baina bueno, poliki-poliki joango gara. Jendea gogoarekin dago, eta horrek animoa ematen digu.
Bihar hasiko da traineru denboraldiko lehiaketa ofiziala, KAE 2 Ligako lehen estropadarekin. Luancon ekingo diote lanari (Asturias, Espainia), eta bertan izango da Zumaia B, ‘Telmo Deun’ traineruarekin. 13 klub lehiatuko dira: Luanco, Colindres, Santander, Deustu, Getxo, Hibaika, Trintxerpe, Donostiarra B, Lutxana, Mundaka, Raspas, Santoña eta Zumaia B. 16 estropada izango dituzte denera. Zumaiako Ikurriña abuztuaren 2an izango da.
Asteburu honetan, Luancon eta Mundakan lehiatuko dira. Biharkoa, 12:30ean hasiko da, eta binaka aterako dira traineruak, erlojuaren aurka (hemen informazioa: 12-6-2009-195858dossier-de-luanco-2009.pdf ). Etzikoa, berriz, 11:30ean izango da, eta ohiko moduan lehiatuko dira (hemen informazioa:12-6-2009-200317dossier%20%20mundaka%2020091.pdf).
Ligari buruzko informazio guztia webgune honetan dago: http://www.liga-arc.com/
Mutrikuko estropada jokatu zen atzo, traineruen denboraldiko bigarrena Euskal Herrian, eta lehiaketa ofizialak hasi aurreko azkenekoa. Telmo Deun zazpigarren sailkatu zen. Bere txandan, Kaiku eta San Pedro izan zituen aurkari, eta azkena bukatu zuen, bizkaitarrengandik 27 segundora, eta gipuzkoarrengandik 14ra. Estropada Kaikuk irabazi zuen, Urdaibai, Zarautz, San Pedro, Hondarribia eta Orioren aurretik. 18 ontzi lehiatu ziren: San Miguel Ligan ariko diren Euskal Herrikoak, eta KAE 1 etaKAE 2 ligetako zenbait.
Azken iruzkinak