Archive for uztaila 18th, 2009

Zumaia bigarren Orion

Emakumeen estropada jokatu da gaur Orion, Bixiguaren Bandera, eta Zumaia bigarren izan da (12.01,64). Getaria-Tolosak irabazi du (11.39,59). Hirugarren Astillero izan da (12.18,85), eta laugarren, Hondarribia (12.41,83).

Irati Manzisidorrek azterketa hau egin du: “Arraunean ez dugu ondo egin, baina postu ona lortu dugu. Itsaso txarra zegoen, eta denei egin digu kalte. Getaria-Tolosa beste maila batean dago, eta Hondarribia hobeto ibiliko zela uste nuen”.

Luxia: “Oso gaizki ibili gara, aurreko larunbatean bezala”

Zumaiak ez du lan onik egin gaur, San Miguel ligako bosgarren estropadan Moañan (Galizia). Hamargarren sailkatu da, lehen txandan bigarren egin eta gero, Tiranen atzetik eta Meira nahiz Arkoteren aurretik. Castrok eraman du bandera.

Luxiak honela aztertu da bere arraunlarien lana: “Oso gaizki ibili gara, aurreko larunbatean bezala. Nahi eta ezin. Ez dakit zer ari zaigun gertatzen. Lehen luze txukuna egiten dugu, baina gero, gelditzen hasten gara, eta hortik aurrera, nahi eta ezina izaten da. Bihar saiatuko gara lan hobea egiten”.

Estropadako sailkepena, hemen: http://www.ligaact.com/resultados/regata.php?idioma=euskara&Nregata=1238415612

Eta ligakoa, hemen:  http://www.ligaact.com/index.php?idioma=euskara



Bad Behavior has blocked 18 access attempts in the last 7 days.