Archive for uztaila 19th, 2009

Zumaia B, hamargarren

Zumaia B hamargarren izan da KAE 2 ligako seigarren estropadan, Avilesen (Asturias, Espainia). Binaka aritu dira, erlojuaren aurka, eta zumaiarrek Santoñarekin jardun dute. Bandera Getxok irabazi du, Deustua, Santander, Santoña eta Trintxerperen aurretik.

Jokin Urkidik honela aztertu du arraunlarien lana: “Azkarregi atera gara, eta makal bukatu. Lehen luzetik nahi genion Santoñari heldu, eta lortu dugu. Baina bigarren luzean atzean gelditu gara, hirugarrenean atzerago, eta laugarrenean ezinean aritu gara. Aldaketak egin ditugu aurreko astetik, denek izan dezaten estropadetan aritzeko aukera. Bestelakoan, taldea ari da hobetzen”.

Gaur atzo baino askoz hobeto

Zumaia zortzigarren izan da San Miguel ligako seigarren estropadan, Moañan (Galizia). Lehen txanda irabazi die Tiran, Meira eta Arkoteri, eta bigarren txandan aritu den Kaikuren denbora ere ondu du. Sailkapen nagusian bederatzigarren da, 26 punturekin. San Pedrok irabazi du bandera.

Luxia atzo baino gusturago zegoen arraunlarien lanarekin: “Estropada polita egin dugu. Gaur, behintzat, arraunean eginda nekatu gara; atzo, arraunean egin gabe, ito egin ginen eta. Igandetan hobeto moldatzen gara, eta ez dakit zergatik den. Larunbatetan eta igandetan berdin jardun behar dugu, eta hori da gure erronka. Bestelakoan, bigarren txandan egon dira baldintza onenak haizeari dagokionez. Sekulako denborak egiten dituzte goiko taldeek!”

Gaurko sailkapena: http://www.ligaact.com/resultados/regata.php?idioma=euskara&Nregata=1238415644

Sailkapen nagusia: http://www.ligaact.com/resultados/index.php?idioma=euskara



Bad Behavior has blocked 18 access attempts in the last 7 days.