Archive for uztaila 21st, 2009

Zumaiako bi ontzi, bihar, Gipuzkoako Traineru Txapelketan

Bihar jokatuko da Getarian Gipuzkoako Traineru Txapelketa, eta Zumaiak bi ontzi izango ditu, bana gizonezkoetan eta emakumezkoetan. Azken horien lana 19:00etan hasiko da, eta aurkariak Getaria-Tolosa eta Hondarribia izango dituzte. Bigarren aldiz jokatuko da txapelketa, eta iaz, Zumaia-Getariak irabazi zuen.

Gizonezkoei dagokienez, bederatzi traineru aterako dira, hiru txandetan banatuta. Zumaia bigarrenean aterako da.

Txandak: 1. Trintxerpe, Hibaika eta Kaiarriba/ 2. Pasai Donibane, Zumaia eta Zarautz/ 3. Orio, Hondarribia eta San Pedro.

Palmaresean, Zumaiak bost aldiz irabazi du Gipuzkoako Txapelketa: 1981ean, 1983an, 1984an, 1985ean eta 1987an.



Bad Behavior has blocked 18 access attempts in the last 7 days.