Archive for uztaila 25th, 2009

Zumaia zortzigarren Pedreñan

San Miguel ligako zazpigarren estropadan, Zumaia zortzigarren izan da Pedreñan (Espainia). Lehen txandan ariu da, eta ondo irabazi die Meira, Tiran eta Arkoteri. Castrok irabazi du bandera.

Hemen sailkapena: http://www.ligaact.com/resultados/regata.php?idioma=euskara&Nregata=1238415685

Luxiak honela aztertu du gaurkoa: “Asteazkenean baino askoz lan hobea egin dugu. Estropada ona egin dugu. Haizea kontra genuela hobeto joan gara, eta alde geneukala, palada batzuk igo behar genituen. Baina gustura nago. Ea bihar ere lan ona egiten dugun. Bi egun jarraian lan ona egitea lortu nahi dugu”.

Sailkapen nagusian bederatzigarren segitzen dute: http://www.ligaact.com/resultados/index.php?idioma=euskara

Bihar, zortzigarren jardunaldia jokatuko da, Plentzian (12:00etan, ETB1), eta itsaso zabaleko lehen estropada izango da.

Zumaia B seigarren Pasaian

Gaur eguerdian jokatu da Pasaian KAE  2 ligako zazpigarren estropada, eta Zumaia Bk seigarren egin du. Erlojuaren aurka jardun dute ontziek, eta Deustuak irabazi du. Hemen dago sailkapena: http://www.liga-arc.com/index.php/regata/23/hibaikako-iii-ikurrina

Sailkapen nagusian zortzigarren dira zumaiarrak: http://www.liga-arc.com/index.php/resultados

Bihar ere estropada izango dute, Santanderren, 12:30etik aurrera.



Bad Behavior has blocked 18 access attempts in the last 7 days.