Archive for uztaila 26th, 2009

Zumaia B zazpigarren Santanderren

KAE 2 ligako zortzigarren estropada jokatu da Santanderren (Espainia), eta Zumaia B zazpigarren izan da. Ohi bezala, arazoak izan dira eremuan, eta laugarren balizan beste boia bat kateatuta zegoelako, erlojuaren aurka bota behar izan dituzte traineruak.
Bandera Getxok irabazi du, Santanderren eta Trintxerperen aurretik. Sailkapen nagusian, Zumaia Bk zortzigarren segitzen du.
Jokin Urkidi gustura dago lanarekin: “Ondo jardun dugu, baina itsasoan izan ez denez, gu baino indar handiagoa duten koadrilek aurrea hartzen digute. Baina gustura gaude. Aukeran, nahiago itsasoan jardun, hartzen ari garelako neurria halako estropadei. Datorren asteburuan biak dira itsasoan, Getxon zapatuan, eta Zumaian bertan igandean, eta ea postu batzuk gora egiten dugun”.
 

Gaur ere zortzigarren Zumaia San Miguel ligan

Atzoko emaitza bera lortu du Zumaiak Plentzian, San Miguel ligako zortzigarren estropadan. Zortzigarren izan da. Gaur ere lehen txanda irabazi du, Tiran, Meira eta Arkoteren aurretik. Bandera Castrok irabazi du. Sailkapen nagusian, Zumaiak bederatzigarren jarraitzen du.

Luxiak honela aztertu du bere arraunlarien lana: “Bastante lan ona egin dugu. Atzokoaren antzekoa, eta bada zerbait bi egun jarraian lan txukuna egitea. Gure helburua txanda irabaztea da, eta gero ahal bada, besteren bat atzean uztea. Gaur ere lortu dugu hori, Kaiku atzetik sartu delako. Bestelakoan, ematen du gorago dauden ontziak harrapatzea ezinezkoa dela. Esaterako, gaur Zarautzek sekulako estropada egin du. Ez dakit alderik egon den gure txandatik besteetara haizean, baina ez da normala lehen luzean gure aurretik izatea sei bat segundoan bigarren txandako ontziak, lehen luzean ez delako alde handirik ateratzen. Batzuek esaten dute aldea egon dela haizearekin, eta beste batzuek ez”.

Gaurko sailkapena: http://www.ligaact.com/resultados/regata.php?idioma=euskara&Nregata=1238415719

Sailkapen nagusia: http://www.ligaact.com/resultados/index.php?idioma=euskara

San Miguel ligako hurrengo estropada Zumaian jokatuko da, datorren zapatuan, 19:00etan hasita.  



Bad Behavior has blocked 18 access attempts in the last 7 days.