Aristi abizena eta Telmo Deun izena elkarri uztartuta daude. Joseba eta Edu anaiak patroiak izan ziren bere garaian, eta Josebak klubean jarraitzen du egun ere, emakumeen trainerua prestatzen eta harrobiarekin lanean. Bada, gaurtik, Aristitarren artean beste patroi bat da traineruen munduan: Iñaki du izena, 15 urte dauzka, eta gaur jokatu du lehen estropada traineruan, Telmo Deunekin. Bilbon bataiatu da, Zumaia Brekin.
Ontziaren barruan ez da Aristi bakarra izan, gainera. Bere anai Josebak arraun egin du, eta lehendabizikoz bi anaiak batera aritu dira. Aristitarren tradizioak ez du etenik herriko arraunean.
Archive for abuztua 16th, 2009
Zumaia B hirugarren Bilbon, orain arteko emaitza onena lortuz
Published abuztua 16th, 2009 Albisteak 0 CommentsZumaia B gero eta hobeto ari da, eta gaur ere horixe erakutsi du Bilbon. Hirugarren sailkatu da erlojuaren aurkako proban. Bitan banatu dituzte hamahiru traineruak, eta lehen multzokoen artean onena izan da Telmo Deun. Estropada Deustuak irabazi du.
Jokin Urkidi pozik da mutilen lanarekin: “Oso gustura gaude. Gero eta hobeto ari gara arraunean, eta blokea gehiago ikusten da orain. Ibaian izan dela ikusita, eta beste batzuek gu baino indar gehiago dutela aintzat hartuta, lan ona egin dugu. Hiru estropada falta zaizkigu, eta motza gelditu behar zaigu denboraldia”.
Gaurko sailkapena: http://www.liga-arc.com/index.php/regata/28/xxxii-villa-de-bilbao
Ligakoa: http://www.liga-arc.com/index.php/regata/28/xxxii-villa-de-bilbao
Ez du lan onik egin Zumaiak gaur Zarautzen, eta hamaikagarren izan da. Tiranek eta Meirak aurrea hartu diote lehen txandan, eta Arkote soilik gainditu du. Atzoko eta gaurko denborak kontuan hartuta, Zarauzko Estropadako sailkapenean hamargarren egin du Telmo Deunek. San Miguel ligako sailkapenean, hamargarren da, baina Tiran hiru puntura gerturatu zaio. Castrok irabazi du gaur ere, eta ikurriña ere bereganatu du.
Luxiak azterketa hau egin du gaurkoaz eta atzokoaz: “Gaur ondo hasi gara, baina azken bi luzeetan ezinean jardun dugu. Luze egiten zaizkigu estropadak, nahiz eta atzo azken luze ona egin. Ez dakit gu eskas gabiltzan edota besteak ikaragarri ondo dabiltzan. Astean zehar entrenamendu onak egin ditugu baina gero, bai atzo eta bai gaur, ez gara nahi bezala ibili”.
Gaurko sailkapena: http://www.ligaact.com/resultados/regata.php?idioma=euskara&Nregata=1238415879
Ligako sailkapena: http://www.ligaact.com/resultados/index.php?idioma=euskara
Zumaiak hamargarren egin du Zarauzko Estropadetako lehen jardunaldian. Bere txandan bigarren sailkatu da, Tiranen atzetik; Meira eta Arkote utzi ditu atzean. Castro izan da onena. Bihar, igandea, bigarren jardunaldia jokatuko da (12:00etan, ETB 1), eta gaurko denborak eta biharkoak batu egingo dira Zarauzko ikurriñako sailkapena osatzeko. Txandak ere gaurkoaren arabera botako dituzte; hala, lehenengoan aterako da Telmo Deun, gaurko txandakideekin batera.
Gaurko sailkapenak: http://www.ligaact.com/resultados/regata.php?idioma=euskara&Nregata=1238415851
Ligakoa: http://www.ligaact.com/resultados/index.php?idioma=euskara
Zumaia B bosgarren izan da gaur Areetan, KAE 2 ligako estropadan. Txanda irabazi du Telmo Deunek, Mundaka, Santander eta Colindres atzean utziz. Deustuak irabazi du. Bihar, igandea, beste estropada bat daukate, Bilbon, 12:30ean.
Gaurko sailkapena: http://www.liga-arc.com/index.php/regata/27/areatako-xii-bandera
Azken iruzkinak