Asteburuko estropadak zumaiarrentzat

Lau estropadatan ariko dira zumaiarrak asteburuan. San Miguel ligan, bihar Hondarribian jardungo dute, 18:00etan hasita. Etzi, 12:00etan daukate hitzordua, Pasai San Pedron, erlojuaren aurka.

KAE 2 ligakoek estropada bakarra izango dute, eta bihar izango da, 18:00etan, Colindresen (Cantabria, Espainia). Erlojuaren aurka lehiatuko dira.

Emakumeek igandean izango dute estropada, 17:00etan, Hondarribian. Beste lau traineru jardungo dira: Getaria-Tolosa, Hondarribia, Bizkaia eta Ur-Kirolak.

0 Responses to “Asteburuko estropadak zumaiarrentzat”


  1. No Comments

Leave a Reply





Bad Behavior has blocked 18 access attempts in the last 7 days.