Archive for abuztua 22nd, 2009

Zumaia hamargarren Hondarribian

Zumaia hamargarren izan da Hondarribian, San Miguel ligako hamahirugarren estropadan. Lehen txandan bigarren egin du Tiranen atzetik. Meira eta Arkote utzi ditu atzean. Oriok irabazi du bandera.

Sailkapen nagusian, zumaiarrek postu bat galdu dute, eta hamargarren da orain Telmo Deun.

Luxiak azterketa hau egin du: “Estropada txar-txarra ez dugu egin, baina barrura ez gara etorri. Kale ona zen gurea, laugarrena, baina guk ez dugu asmatu bueltako bi luzeetan, eta Kaikuk ere ez du asmatu kale beretik bigarren luzean. Ez dakit arrazoiren bat egongo den. Bestela, kanpora ederki joan gara, oso gustura. Tiranek aurrea hartzen digunean eragin egiten digu buruan, eta arraunketa galtzen dugu”.

Gaurko sailkapena:http://www.ligaact.com/resultados/regata.php?idioma=euskara&Nregata=1238415920

Ligakoa: http://www.ligaact.com/resultados/index.php?idioma=euskara

Zumaia B zazpigarren Colindresen

Zumaia Bk zazpigarren egin du gaur, Colindresen, KAE 2 ligako estropadan. Erlojuaren aurka lehiatu dira, binaka, bi multzo handitan banatuta, eta zumaiarrek beren multzoko denbora onena egin dute. SantoƱak irabazi du estropada. Sailkapen nagusian, Zumaia B zortzigarren da, 97 punturekin. Bi estropada falta dira liga amaitzeko.

Jokin Urkidik honela aztertu du arraunlarien lana: “Gure txanda irabazi dugu, eta gustura gaude. Gurea egin dugu, behintzat. Baina gero, bigarren multzokoak aritu direnean, haizeak laga egin du, eta ezin izan dugu posturik aurreratu”.

Gaurko sailkapena: http://www.liga-arc.com/index.php/resultados

Ligakoa: http://www.liga-arc.com/index.php/resultados



Bad Behavior has blocked 18 access attempts in the last 7 days.