Archive for abuztua, 2009



Zumaia hamargarren Zarauzko lehen jardunaldian

Zumaiak hamargarren egin du Zarauzko Estropadetako lehen jardunaldian. Bere txandan bigarren sailkatu da, Tiranen atzetik; Meira eta Arkote utzi ditu atzean. Castro izan da onena. Bihar, igandea, bigarren jardunaldia jokatuko da (12:00etan, ETB 1), eta gaurko denborak eta biharkoak batu egingo dira Zarauzko ikurriñako sailkapena osatzeko. Txandak ere gaurkoaren arabera botako dituzte; hala, lehenengoan aterako da Telmo Deun, gaurko txandakideekin batera.

Gaurko sailkapenak: http://www.ligaact.com/resultados/regata.php?idioma=euskara&Nregata=1238415851

Ligakoa: http://www.ligaact.com/resultados/index.php?idioma=euskara

Zumaia B bosgarren Areetan

Zumaia B bosgarren izan da gaur Areetan, KAE 2 ligako estropadan. Txanda irabazi du Telmo Deunek, Mundaka, Santander eta Colindres atzean utziz. Deustuak irabazi du. Bihar, igandea, beste estropada bat daukate, Bilbon, 12:30ean.

Gaurko sailkapena: http://www.liga-arc.com/index.php/regata/27/areatako-xii-bandera

Ligakoa: http://www.liga-arc.com/index.php/resultados

Zumaiarrak hiru estropadatan asteburuan

Asteburu batez geldialdia izan eta gero, larunbatean eta igandean berrekingo zaie San Miguel ligari, KAE ligei eta Euskotren ligari. Zumaiarrak hiru estropadatan ariko dira. Hauek dira hitzorduak:
-San Miguel liga: Zarauzko Estropadak, larunbatean, 18:00etan, eta igandean, 12:00etan (biak ETB 1en). Igandeko txandak larunbateko sailkapenaren arabera osatuko dira, eta ez ligako sailkapena aintzat hartuta.
-KAE 2 liga: Castroko bandera, larunbatean, 17:00etan.

Euskotren ligak bi estropada dauzka Zarautzen. Larunbatean 17:30ean, eta igandean, 11:30ean (biak ETB 1en). Gipuzkoako selekzioa ez du klub batek ordezkatuko orain arte bezala. Denen artean selekzioa osatu dute, eta Zumaiak arraunlari bat izango du: Irati Manzisidor.

Zumaia B bosgarren gaur ere, herriko estropadan

KAE 2 ligako hamargarren estropada Zumaian jokatu da gaur, eta Zumaia Bk bosgarren egin du. Hirugarren txandan jardun dute zumaiarrek, eta bigarren egin dute, Santanderren atzetik, eta Colindres nahiz Mundakaren aurretik. 3 segundoko zigorra ezarri diote Telmo Deuni, beste txandaren bat jokoan zela, haien norabide berean beroketa egiteagatik; aurretik beste abixu bat jasota zegoen, eta bigarren arau hasuteak zigorra ekarri dio. Hala ere, ez du eraginik izan sailkapenean. Estropada Deustuak irabazi du. Sailkapen nagusian zortzigarren da Zumaia B.

Jokin Urkidik honela azteru du gaurkoa: “Gaur ere oso ondo ibili gara. Itsasoan ondo egiten dugu arraunean. Mutilak konfiantza hartzen hasita daude, eta gustura gaude. Pena da orain hamabost eguneko geldialdia daukagula”.

Hemen gaurko sailkapena: http://www.liga-arc.com/index.php/resultados
Hemen ligakoa: http://www.liga-arc.com/index.php/resultados

Zumaia hamargarren Getxon

San Miguel ligako hamargarren estropada jokatu da gaur Getxon, eta Zumaia hamargarren izan da. Lehen txandan jardun du Telmo Deunek, eta bigarren egin du, Tiranen atzetik, eta Meiraren nahiz Arkoteren aurretik. Bandera Castrok irabazi du. Sailkapen nagusian bederatzigarren jarraitzen du Zumaiak.
Luxiak honela aztertu du arraunlarien lana: “Estropada ona egin dugu, baina Tiranek oso ona. Atzo baino hobeto ibili gara, eta horrekin konformatu beharko. Txispa eta nerbioa falta zaigu, eta ea hamabost eguneko geldialdi honetan berreskuratzen ditugun”.

Hemen gaurko sailkapena: http://www.ligaact.com/resultados/regata.php?idioma=euskara&Nregata=1238415799
Hemen ligakoa: http://www.ligaact.com/resultados/index.php?idioma=euskara

Zumaia B bosgarren izan da Getxon, lan ederra eginda

Zumaia Bk estropada bikaina egin du gaur Getxon, KAE 2 ligaren baitan. Bosgarren sailkatu da. Bere txanda irabazi egin du. Baldintza txarretan aritu behar izan dute zumaiarrek, itsaso mugitua zelako. Baina ederki moldatu dira, eta gainerakoei aurrea hartu diete. Baina itsasoak onera egin du gero, eta beste ontziek erraz hobetu dute Zumaia Bren denbora. Bihar herrian bertan izango dute gaurko lan onari jarraipena emateko aukera. 12:00etan hasiko da estropada.
Hemen gaurko sailkapena: http://www.liga-arc.com/index.php/regata/25/algortako-portuzarra-vi-ikurrina
Hemen ligakoa: http://www.liga-arc.com/index.php/resultados

Jokin Urkidi gustura zen estropadarekin: “Oso lan ona egin dugu. Arraunean ondo egiten dugu, eta itsasoa mugitua zegoenez, ondo moldatu gara, indarrean oinarritzen diren beste taldeak baino hobeto. Mutilak txoratzen zeuden, txanda irabazi dutelako. Pena izan da gero eguraldiak hobera egin izana, erraz gainditu dutelako gure denbora”.

Galernak bertan behera utzi du San Miguel ligako estropada

Ez da zorte onik izan arratsaldean, eta San Miguel ligako estropada bertan behera gelditu da, galernaren eraginez. Lehen txanda jokatu, jokatu da, eta Zumaia bigarren sailkatu da Tiranen atzetik, eta Meira eta Arkoteren aurretik. Baina bigarren txanda jokoan zela, galerna sartu da, eta epaileek estropada bertan behera uztea erabaki dute. Bihar izango da ligako hurrengo estropada, Getxon, 12:00etan (ETB 1).

Zumaia ezin izan du estropada bukatu Euskotren ligan, Kataluniarekin talka egiteagatik

Zumaiako arraunlariek ordezkatu dute Gipuzkoako selekzioa gaur, Euskotren ligako bosgarren estropadan. Zumaian bertan izan da, baina etxekoek ez dute zorte onik izan. Ezin izan dute estropada bukatu, Kataluniarekin talka egin dutelako. Ziaboga ostean izan da. Zumaiarrak buelta eman berritan zeuden, eta kataluniarrak ziabogan sartzen ari ziren. Elkarren aurka jo dute, eta biek eman behar izan dute amaitutzat estropada. Galiziak irabazi du, eta Bizkaia izan da bigarren. Sailkapen nagusian, galiziarrek segitzen dute lehen postuan, eta bigarren daude Gipuzkoa eta Bizkaia, berdinduta.
Hemen gaurko sailkapena: http://www.ligaact.com/femenina/resultados/regata.php?idioma=euskara&Nregata=1244537514
Hemen sailkapen nagusia: http://www.ligaact.com/femenina/resultados/index.php?idioma=euskara

« Previous Page



Bad Behavior has blocked 18 access attempts in the last 7 days.