Bihar Errenterian zen jokatzekoa Gipuzkoako Batel Ligako laugarren estropada, baina bertan behera utzi dute, haizearengatik.
Archive for otsaila 26th, 2010
Orioko traineru jaitsiera bertan behera gelditu da
Published otsaila 26th, 2010 Albisteak 0 CommentsHaize handia dago iragarrita bihar arratsaldetik aurrera, eta horregatik, bertan behera gelditu da Orioko traineru jaitsiera. Beste egunen batean jokatuko dela esan dute antolatzaileek, baina ez dute egunik zehaztu.
Bihar, arraunlari guztiak lehiaketan… haizeak uzten badu
Published otsaila 26th, 2010 Albisteak 0 CommentsBihar bete-beteko eguna izango da Zumaiako Arraun Elkarteko arraunlarientzat. Denak izango dira lehiaketan. Senior gizonezkoen bi traineruak Orion ariko dira, bertako 16. Jaitsieran. 68 ontzi aterako dira denera, erlojuaren aurka. Zumaia B 16:09an hasiko da lehian, eta Zumaia A 16:28an. Irteerako zerrenda hemen dago: http://estropa.net/berriak/archive/2010/02/25/oriako-xvi-traineru-jaitsiera-irteera-eta-ordena-ofiziala/Gainerako arraunlariak Errenterian izango dira, Gipuzkoako Batel Ligako laugarren estropadan: infantil, kadete eta jubenil gizonezkoak, eta jubenil-senior emakumezkoak. 15:00etan hasiko da estropada.Hori guztia aurreikusten da biharko, baina haize handia ere iragarrita dago. Eta ikusi egin beharko da estropadak jokatuko diren edo ez. Bizkaian, esaterako, bertan behera utzi dute bertako Batel Ligako estropada.
Azken iruzkinak