Zumaian, abuztuaren 1ean izango dira San Miguel ligako estropada eta Euskotren ligakoa.Hemen egutegiak:
TKE LIGAKO EGUTEGIA:·Uztailak 3: Bilbo
·Uztailak 4: Telefonica Bandera (Donostia) ·Uztailak 10: Pedreña ·Uztailak 11: Astillero ·Uztailak 17: Moaña ·Uztailak 18: Galizia ·Uztailak 24: Pasai Donibane ·Uztailak 25: Pasai San Pedro ·Uztailak 31: Getxo ·Abuztuak 1: Zumaia ·Abuztuak 14: Zarautz ·Abuztuak 15: Zarautz ·Abuztuak 21: Kaiku (Portugalete) ·Abuztuak 22: Hondarribia ·Abuzutuak 28: Orio ·Abuztuak 29: Castro ·Irailak 18: Bermeo ·Irailak 19: El Corte Ingles (Portugalete) EUSKOTREN LIGAKO EGUTEGIA:·Uztailak 10: Pedreña
·Uztailak 11: Astillero ·Uztailak 17: Moaña ·Uztailak 18: Galizia ·Uztailak 31: Getxo ·Abuztuak 1: Zumaia ·Abuztuak 14: Zarautz ·Abuztuak 15: Zarautz
Archive for martxoa 20th, 2010
San Miguel ligako eta Euskotren ligako egutegiak onartu dituzte gaur
Published martxoa 20th, 2010 Albisteak 0 CommentsGipuzkoako batel ligako zortzigarren estropada jokatu da gaur arratsaldean Zumaian, eta zumaiarrak nagusi izan dira senior gizonezkoetan. Lehen aldiz lehiatu dira aurten maila horretan, eta aise menderatu dituzte sanjuandarrak, 13 segundoko aldearekin.Beste mailetan, emakumezkoen jubenil-seniorretan, Zumaia B bigarren izan da, eta Zumaia A laugarren (Tolosaldeak irabazi du). Gizonezko beste mailetan, infantiletan, seigarren izan dira etxekoak (Orio Ak irabazi du), kadeteek bosgarren egin dute (Ilunbe izan da onena), eta jubenilak hirugarren izan dira (Ilunbek irabazi du).Ligako sailkapenetan, honela daude zumaiarrak: emakumezkoetan, lider da Zumaia B, eta laugarren Zumaia A. Gizonekoetan, infantiletan, zazpigarren dira etxekoak; kadeteak, hirugarren, eta jubenilak, zazpigarren.Bederatzigarren estropada bihar goizean da, 11:00etan, Pasai Donibanen.
Senior gizonezkoen batela ere ariko da gaur, etxeko estropadan
Published martxoa 20th, 2010 Albisteak 0 CommentsGaur, 17:00etan hasita, Zumaian jokatuko da Gipuzkoako batel ligako zortzigarren estropada. Etxekoen artean berritasunarekin, gainera. Izan ere, senior gizonezkoen ontziak parte hartuko du, sasoi honetan aurrenekoz. Maila horretan sei batel lehiatuko dira; orain arte, lau aritu izan dira (Mutriku, Kiriko, Hernani eta Fortuna). Zumaiarrekin batera, San Juan A ere lehian izango da, eta etxekoen eta pasaitarren artean egongo da garailea, oker handirik ezean.Beste mailetan, Zumaiako Arraun Elkarteak aurreko estropadetako ontziak ureratuko ditu: emakumezkoetan, jubenil-seniorretan bi batel; eta gizonezkoetan, batel bana infantil, kadete eta jubeniletan.Zumaiako arraunzaleek hitzordua daukate gaur arratsaldean. Gizonezko seniorrak lehian ikustea erakargarria da, eta emakumezkoetan ere, zaleen babesa beharko dute, bateletako bat Ligako lider delako, eta lehiaketa irabazteko aukera asko dituelako.
Azken iruzkinak