Archive for martxoa 26th, 2010

Bi traineruak Pasai San Pedron ariko dira bihar

Negu parteko azken traineru jaitsiera jokatuko da bihar, Pasai San Pedron. 17:00etan hasiko da, eta han izango dira Zumaiako bi traineruak. Momentuz, 18 ontzik eman dute izena, eta zumaiarrez gain, hauek ariko dira, besteak beste: Urdaibai, Orioko bi traineruak, San Pedroko biak, San Juaneko biak, Castroko biak, Zarauzko bigarren trainerua, Hondarribiako bigarren ontzia, Santurtzi eta Isuntza.

Liga irabazteko aukera

Zumaiako Arraun Elkarteko emakumezkoek Gipuzkoako batel ligako irabazteko aukera daukate, jubenil-senior mailan. Biharko eta etziko estropadak besterik ez dira falta lehiaketa bukatzeko, eta Zumaia Bko kideak lider doaz. 70 puntu dauzkate,  Tolosaldeak 69 eta Pasai Donibanek 68. Bihar, Orion daukate lehia, 14:00etan, eta etzi, Donostian, 11:00etan.Zumaiako beste hiru batel ere aterako dira bi estropada horietan: emakumezkoen beste ontzia jubenil-senior mailan, eta gizonezkoetan bana infantiletan eta kadeteetan.



Bad Behavior has blocked 43 access attempts in the last 7 days.