Gipuzkoako ligako txapeldun

Gipuzkoako batel liga irabazi dute Zumaiako Arraun Elkarteko emakumezkoek. Jubenil-senior mailan onenak izan dira. Gaur zuten azken estropada, Donostian, eta txapelketa biren arteko kontua zen: zumaiarrek edo tolosarrek zituzten irabazteko aukerak. Azkenean, zumaiarrak izan dira onenak. Segundo pasatxoko tartea atera diete Tolosakoei, eta horri esker, liga irabazi dute. Gaurko estropadaren aurretik Tolosaldea aurretik zen, puntu batez. Baina orain, azken sailkapenean, Zumaiak atera dio puntua Tolosako batelari.Argazkiak: Klaudia Egiraoneskak1.jpg neskak-1.jpg neskak-3.jpg neskak21.jpg neskak41.jpg 

0 Responses to “Gipuzkoako ligako txapeldun”


  1. No Comments

Leave a Reply





Bad Behavior has blocked 18 access attempts in the last 7 days.