Bosgarren izan da Zumaia Euskadiko Txapelketan, gaur, Zierbenan. Berez, seigarren bukatu du, baina Urdaibai kaleratu dutenez epaileek, postu bat irabazi du Telmo Deunek. Baina postua gorabehera, emandako itxura ona izan da, eta horrek balio du orain. Lehen txandan aritu da, eta bigarren izan da, Orioren atzetik; Zierbena eta Isuntza utzi ditu atzean, KAE 1 Ligakoak. Kaikuk irabazi du Txapelketa, oso erraz; bigarren Orio izan da, eta hirugarren, Hondarribia.Luxia pozik da arraunlarien lanarekin: “Gure maila eman dugu, nahiz eta bueltako luzeetan etortzeko kale ona ez eduki. Baina ondo ibili gara. Garbi dugu San Miguel Ligatik ez jaisteko kanporaketa jokatuko dugula, eta balizko bi aurkari izan daitezkeenak, Zierbena eta Isuntza atzean utzi ditugu. Bi talde horiek onenak atera dituzte, eta gustura gaude gure lanarekin. Gainera, Zierbenak talde onena atera du, propioen muga kontuan hartu gabe (kanporaketan errespetatu egin behar da muga), eta hala ere, aurretik izan gara. Gustura gaude, bai”Gaurko denborak: http://estropa.net/berriak/archive/2010/07/28/kaiku-euskadiko-txapelduna
Archive for uztaila, 2010
Etzi, ostiralean, Zumaiako Arraun Elkarteko bazkideei kamixeta gorri bana oparituko die Arraun Elkarteak. Kalari Tabernaren inguruan izango da, 18:00etatik 20:00etara. Bazkide-txartela dutenek erakutsi egin beharko dute; txartelaren jabeak ezin badu azaldu, besteren batek hartu ahal izango du bere izenean, baina betiere txartela erakutsiz. Dena dela, zenbait bazkidek oraindik ez dute jaso txartela etxean, baina horiek ere izango dute kamixeta, bazkideen zerrendan agertzen baitira. Asteburuan, Zumaia gorriz jantzi behar dugu denon artean.Kamixetak banatzeaz gain, bazkide egiteko aukera ere egongo da, bete beharreko orria bertan hartzeko aukera egongo baita. Aukera ederra da arrauna bultzatzeko, arraunlariei laguntzeko eta klubeko partaide izateko.
Gizonezkoak bai, gizonezkoak Euskadiko Txapelketan aterako dira. Bihar, Zierbenan, 19:00etan, lehen txandan aterako dira, Zierbena, Isuntza eta Oriorekin batera. Bigarren eta azken txandan, Kaiku, Urdaibai, Hondarribia eta San Juan lehiatuko dira. Aukera ona da zumaiarrentzat KAE 1eko bi ontzi indartsunetakoekin lehiatzeko (Zierbena eta Isuntza). Irailean, horietako bat aurkari izan daiteke KAE 1era ez jaisteko kanporaketan, eta erreferentziak ikusteko probestu behar da biharko estropada.
Zumaia Kiroljokoak ezin du Euskadiko Txapelketan parte hartu
Published uztaila 27th, 2010 Albisteak 0 CommentsGipuzkoako Txapelketa irabazi zuten arren, emakumezkoen traineruak ez du parte hartuko bihar, Euskadiko Txapelketan. Euskadiko Federazioak ezarri duen arau batek galarazten dio aukera. Arau horrekin ez daude ados arraunlariak, eta idatzi hau plazaratu dute:
Zumaiako neskak ez goaz Euskadiko Txapelketera
Gipuzkoako txapeldunak izan arren, Euskadiko Federazioaren araudiak ez digu uzten parte hartzen.
Gaur jokatuko da Euskadiko Txapelketa Zierbenan, baina emakumezkoetan, onenak ez dira ariko. Gipuzkoako txapeldunak, esaterako, ez dugu parte hartuko. Euskadiko Federazioaren araudiak ez digu uzten txapelketa preziatu horretan parte hartzen.
Ez da ohikoa izango datorren asteburua Zumaian. Arraunak bereganatuko du arreta handia, hiru estropada jokatuko baitira gurean. Larunbatean, 12:00etan, KAE 2 Ligako bederatzigarrena ikusteko aukera egongo da, eta igandean, Euskotren Ligako seigarrena (11:35ean) eta San Miguel Ligako hamargarrena (12:00etan). Hiruretan ariko da Zumaia, eta ederra litzateke zumaiarrak gorriz janztea, arraunlariei merezi duten babesa emateko.Hiru estropaden aurkezpena etzi egingo da, 12:00etan, Algorri Interpretazio Zentroan.
KAE 2 Ligako estropada Santanderren (Espainia) izan da gaur, eremu zeharo baldarrean, eta halakoetan kale onak izatea erabakigarria izaten da. Zumaia Bri ez zaio halako zorte onik egokitu, eta zazpigarren egin du. Lehen kalean zen onena, eta hortik irabazi dute azken hiru txandetako garaileek, erraz asko. Bigarren kalean joan dira zumaiarrak. Aldeak oso txikiak izan dira bosgarrenaren eta bederatzigarrenaren artean, hiru segundoan sartu baitira bost traineru horiek, eta Zumaia B erdian gelditu da sailkapen txiki horretan. Gaurko emaitzaren eraginez, atzera egin du sailkapen nagusian, eta ohorezko txandatik kanpo da orain: bosgarren dago.Gaurko denborak: http://www.liga-arc.com/eu/regata/68/xli-ciudad-de-santanderLigako sailkapena: http://www.liga-arc.com/eu/resultados
Bere-berean ibili da Zumaia San Miguel Ligako bi estropadetan, Pasaian. Atzo hamargarren eta gaur hamaikagarren. Denboraldia hasi zenetik hor ibili da ia beti, eta asteburuan ez da aparteko berririk egon. Emaitzak gorabehera, orain arraunean gustura egitea da helburua, ez jaisteko kanporaketara konfiantza bete-betean iristeko. Horixe da helburua, eta egiten den guztia iraileko asteburu horretara bideratuta egongo da.Gaurko denborak: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/ver.php?id=eu&r=1269259153Ligako sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/index.php?id=eu
Zumaia atzoko estropadan, Pasai Donibanen. KLAUSSER
Zortzigarren estropada du KAE 2 Ligak igandean. Santanderren, 12:00etan. Hantxe izango da Zumaia B, sailkapen nagusiko postu bikainari eusteko asmoz, eta aukera badu, hobetzeko intentzioz. Lan ona egiteko, ordea, kale zozketak aldekoa izan beharko du, eremua zeharo baldarra delako. Sekulako aldea egoten da kale batetik bestera, eta hori gutxi ez, eta bertako ontzien jabeek estropada eremua gurutzatzeko ohitura txarra daukate, lehiaketa jokoan dagoenean. Edozer gerta daiteke, beraz. Azkeneko txandan aterako da Zumaia B, Portugalete, Getaria eta Santoñarekin.Liga oraintxe bukatuko balitz, zumaiarrek KAE 1era igotzeko kanporaketa jokatuko lukete. Hirugarren dira sailkapenean, 81 punturekin. Bigarren Getaria da, 86rekin, eta aurrena, Portugalete, 95ekin. Laugarren eta bosgarren Ondarroa eta Santoña daude, 77na puntuz. Igandekoa zorte kontua izango denez, hobe onena pentsatzen jartzea: dena aldekoa bada zer?
Zumaia B, Getxoko estropadan. KLAUSSER
San Miguel Ligako beste bi estropada jokatuko dira asteburuan, biak Pasaian: bihar Pasai Donibanen (17:30ean), eta etzi, Pasai San Pedron (12:00etan). Han izango da Zumaia. Joan zen asteko emaitzen eraginez, oso zaila dauka jaitsierako kanporaketa saihestea, eta estropada horietan jarri du arreta. Hala ere, Ligako lehiak garrantzitsuak dira zumaiarrentzat, lehiatzeko sena ez galtzea funtsezkoa baita. Asteazkenean erakutsi zuten gai direla arraunean ondo egiteko, Gipuzkoako Txapelketan emaitza ona lortu baitzuten (laugarren izan ziren). Gustura aritu ziren arraunean, eta sentsazio horiei eustea izan daiteke erronka asteburu honetan.Pasaiko bi estropadetan, ez dira eremu berdinetan ariko. Bihar, ibaian jardungo dute, modu bitxian, gainera: txandako bi ontzi alde baterantz aterako dira, eta beste biak besterantz. Zumaia lehen txandan aterako da, Zarautz, Kaiku eta San Pedrorekin. Igandean, erlojuaren aurka ariko dira; zati bat badia barruan egingo dute, eta bestea itsasoan, Pasai San Pedron ohikoa den bezala.
Sekulakoa egin dute Zumaia Kiroljokoa ontziko arraunlariek Donostian. Balentria. Gipuzkoak txapeldun dira. Emakumezkoak traineruetan lehiatzen direnetik, hauxe da aurreneko bandera Zumaiarentzat (lehen urtean irabazi zituen hainbat, baina getariarrekin bat eginda, Zumaia-Getaria izenarekin). Gaurkoa berezia da, hortaz. Getaria-Tolosa zen faboritoa, baina aise menderatu dituzte zumaiarrek. Hasieratik joan dira buruan, eta azkenean, 30 segundoko aldea egon da. Egundoko estropada zumaiarrena. Lau luzetara jokatu dute, besteetan bi izaten dituzten arren.Poza da nagusi arraunlarien artean, eta halaxe da Joseba Urbieta entrenatzailea ere: “Oso gustura gaude. Estropada latza jokatu dugu, hasieratik nagusi izan gara. Pentsa, bigarren ziabogan, 23 segundo aurretik ginen. Itsaso txarra zegoen, eta ederki moldatu gara”.Gaurko lehen postuak beste sari bat ere badu: Euskotren Ligako azken bi estropadetan, Zarautzen, zumaiarrek egingo dute arraun Gipuzkoaren izenean.Sailkapena: 1. Zumaia (24.22,32); 2. Getaria (24.53,16); 3. San Juan (25.44,12); 4. Orio (27.35,18); 5. Hondarribia (27.40,16 )

ARGAZKIAK: KLAUSSERArgazki gehiago hemen: http://picasaweb.google.com/Arrauner/GipuzkoakoTxapelketa210710#
Azken iruzkinak