Archive for uztaila 4th, 2010

Zumaia A azken-aurreko gaur ere

Atzoko emaitza bera egin du Zumaia Ak San Miguel Ligako bigarren estropadan. Donostian, itsasoa nahasia zela, ez du uste zena eman, eta azken-aurreko izan da. Lehen txandan jardun du Telmo Deunek, eta hirugarren egin du, Astillero eta Hondarribia aurretik zituela, eta Zarautz atzetik. Banderaren lehian ere, atzoko emaitza bera izan da: Orio onena.Sailkapen nagusian, azken-aurreko da Zumaia A. Zarautz besterik ez du atzetik.Gaurko sailkapenak: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/ver.php?id=eu&r=1269258597Ligako sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/index.php?id=eu

Zumaia B laugarren, dotore

Gaur ere lan ona egin du Zumaia Bk. KAE 2ko hirugarren estropada jokatu da Donibane Lohizunen (Lapurdi), eta laugarren izan dira Joxe Enrike Manterolaren arraunlariak. Goian jarraitzen dute, onenen artean, joan zen astean bigarren egin eta gero.Azken txandan atera da ontzi gorria, eta hirugarren bukatu du, Getaria eta Ondarroaren atzetik. SantoƱa utzi du atzean. Estropada Portugaletek irabazi du, azken-aurreko txandan arraun eginez.Manterolak honela aztertu du gaurkoa: ” Guretzat handia da laugarren izatea. Gauzak ondo egiten baditugu, hor ibiliko gara. Gaurkoa garrantzitsua izan da, aurreko asteko bigarren postua kasualitatea ez zela izan erakutsi dugu. Orduan, eguraldiak lagundu egin zigun, baina gaur, denak joan gara baldintza berdinetan, eta goian bukatu dugu. Oso gustura gaude”.Datorren zapatuan, Getxoko estropada jokatuko da, Ligako laugarrena, eta igandean, bosgarrena, Pasai San Pedron.zumaia-b-donib-lohizunen.jpgZumaia B, ziaboga ematen, gaur, Donibane Lohizunen. KLAUSSER



Bad Behavior has blocked 18 access attempts in the last 7 days.