San Miguel Ligako hirugarren jardunaldiak ez du berrikuntzarik ekarri Zumaiara. Gaur ere azken-aurreko izan da, Pedreñan (Espainia). Lehen txandan jardun du, eta aurretik sartu zaizkio Kaiku eta Tiran; Zarautz utzi du atzean, baina lehen bi estropadetan baino gertuago egon dira zarauztarrak. Dena dela, aurreko asteburuan baino hobeto egin dute arraunean, nahiz eta azken luzean ordura arteko lana ilundu.Urdaibaik irabazi du, San Juanen eta Pedreñaren aurretik.Sailkapen nagusian, Zumaia azken-aurreko da, ez jaisteko kanporaketa jokatzeko postuan dago, eta libratzen den lehendabizikoa Hondarribia da; zumaiarrek baino bederatzi puntu gehiago dauzka, Tiranek bezala.Bihar, Portugaleten da laugarren jardunaldia, 12:00etan. Kale zozketak eragin handia izango du.Gaurko sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/ver.php?id=eu&r=1269258820Ligako sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/index.php?id=eu
Archive for uztaila 10th, 2010
Zumaia B zortzigarren Getxon, ezohiko estropadan
Published uztaila 10th, 2010 Sailkatugabeak 0 CommentsZumaia B goiko lekuetatik besteetan baino urrunago ibili da gaur. Getxon izan dute estropada, KAE 2ko laugarrena, eta zortzigarren sailkatu da. Kaleek eta eguraldiak erabat baldintzatu dute estropada, eta zumaiarrei mesede handirik ez die egin. Gainera, hiru segundoko zigorra ere jarri diete epaileek, hirugarren ziabogan arauen bat hausteagatik. Portugaletek irabazi du, Mundaka eta Zarautzen aurretik. Aurreko estropadetan atzean ibili direnak aurrean sailkatu dira gaur, eta horrek adierazten du ez dela estropada normala izan. Portugaletek bakarrik lortu du goian jarraitzea. Beste datu bat: Getaria hamabigarren izan da.Sailkapen nagusian, Zumaia Bk atzera egin du, eta bosgarren da orain.Bihar, bosgarren estropada edukiko dute, Pasai San Pedron, 12:00etan.Gaurko sailkapena: http://www.liga-arc.com/eu/regata/64/areatako-xiii.-banderaLigako sailkapena: http://www.liga-arc.com/eu/regata/64/areatako-xiii.-bandera
Zumaia B gaurko estropadan. KLAUSSER
Azken iruzkinak