Archive for uztaila 11th, 2010

Azaldu da Zumaia

Laugarren estropadan agertu da Zumaia. Beren maila eman du gaur, eta Portugaleten, San Miguel Ligako laugarren estropadan, zazpigarren egin du. Urruti utzi du aurreko hiru jardunaldietako azken-aurreko postua.Lehen txandan atera da, eta Hondarribiak soilik menderatu du. San Pedro eta Zarautz baino askoz hobea izan da Telmo Deun. Beste bi txandetako zenbait ontzik ere Zumaiak baino denbora eskasagoa egin dute, eta zazpigarren postua oso ona da. Arraunlariei konfiantza hartzeko balioko die, eta lanean jarraitzeko indarra ere emango die. Datu bat: hamabi ontzien artean, Zumaia izan da azkarrena lehen luzean.Sailkapen nagusian, azken-aurreko jarraitzen du Zumaiak, baina handitu egin du Zarautz azkenarekiko aldea (zortzi puntukoa da orain), eta gertuago dauka aurrekoa, San Pedro (bederatzi puntura).Luxia pozik da gaurko lanarekin: “Gu izan gara gaur. Estropada osoan egin dugu txukun arraunean, eta ur faltagatik izan ez bazen, bueltako luzeetan ere hobeto ibiliko ginatekeen, korronteak baliatuko genituelako”.Gaurko sailkapena:  http://www.ligasanmiguel.com/resultados/ver.php?id=eu&r=1269258872Ligako sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/index.php?id=eu

Zumaia B zortzigarren, atzo bezala

Zumaia Bk atzoko emaitza bera egin du gaur, Pasai San Pedron: zortzigarren. KAE 2ko bosgarren estropada izan da. Santoñak irabazi du.Sailkapen nagusian, laugarren postura igo dira Joxe Enrike Manterolaren arraunlariak.Entrenatzaileak balorazio ona egin du asteburuaz: “Arraunlari batzuk falta genituen, eta gustura gaude. Pena izan da gaur ezin izan dugula lehen bi luzeetako lan ederra biribildu. Bigarren ziabogan, bigarren ginen sailkapen osoa kontuan hartuta, Santoñatik lau segundora, baina gero behera egin dugu. Baina tira, ohorezko txandan jarraitzen dugu, eta gustura”Gaurko sailkapena: http://www.liga-arc.com/eu/regata/65/ikurria-de-san-pedroLigako sailkapena: http://www.liga-arc.com/eu/resultados



Bad Behavior has blocked 18 access attempts in the last 7 days.