Bi ordezkari izango ditu Zumaiak Galizian. Emakumezkoak ere bertan izango dira. Euskotren Ligako hirugarren eta laugarren jardunaldiak jokatuko dituzte, eta zumaiarrek ordezkatuko dute Gipuzkoa oraingoan; aurreko asteburuan Getaria-Tolosa aritu zen.Joan zen asteburuan, Getaria-Tolosa izan zen indartsuena, eta Galiziak ez zuen iazko maila ona eman. Bizkaia, eta batez ere, Kantabria koska batzuk beherago daude. Zumaiarrak ilusioz gainezka daude, eta galiziarrei aurre egin nahi diete.Bi estropadak Moañan dira: biharkoa 17:35ean, eta etzikoa, 11:35ean.Ligako sailkapena hemen dago: http://www.ligasanmiguel.com/femenina/resultados/index.php?id=eu
Zumaia Debako estropadan. KLAUSSER
Archive for uztaila 16th, 2010
San Miguel Liga Galizian izango da bihar eta etzi. Moañan jokatuko dira bi estropadak. Zumaia joan zen igandeko lan onak emandako konfiantzarekin da bertan, eta helburu bakarra dauka: sailkapenean aurrean duen San Pedrori aldea kentzen segitzea; orain, 9 puntukoa da. Bihar, lehen txandan aterako dira bi ontziak, Zarautzekin eta Tiranekin batera. Joan zen igandean ikusi zen biak elkarren ondoan direla, zumaiarrak gehiago direla. Bide horretan segitu nahi dute, azken-aurreko postua uzteko. Izan ere, Liga oraintxe bukatuko balitz, zumaiarrek ez jaisteko kanporaketa jokatu beharko lukete. 18:00etan abiatuko da estropada.Etzikoa 12:00etan hasiko da, eta gaurko sailkapenaren arabera osatuko dituzte txandak.
Zumaia joan zen zapatuan, Pedreñan. JUAN CASTANEDO/ACT
Bi estropada jokatuko ditu asteburuan: bihar Donostian, eta etzi, Pasaian. KAE 2 Ligako laugarren postuan da traineru gorria, eta lau onenen artean jarraitzea du helburu. Bihar, Donostian, 11:30en hasiko da lehia, eta zumaiarrak azkeneko txandan aterako dira, Portugalete, Getaria eta Mundakarekin batera.Etzi, 12:00etan da estropada, baina biharkoa ez bezala, erlojuaren aurka. Pasaiako badian jokatuko da.Ligako sailkapenean, Portugalete da buruan 68 punturekin, Getariak 58 dauzka, Mundakak 57, eta Zumaia Bk 55.
Zumaia B joan zen igandean, Pasai San Pedron. KLAUSSER
Azken iruzkinak