Oso lan ona egin du Zumaiak Euskotren Ligako bi estropadetan, Galizian. Bietan bigarren izan da, Galiziaren atzetik. Gaur atzo baino hobeto ibili da, gainera. Atzo hamar segundo atzetik sartu zen, eta gaur sei atzetik. Ziabogan, aurretik ziren Joseba Urbietaren arraunlariak, segundo bat azkarrago. Bigarren luzean baina, galiziarrak hobeto moldatu dira, eta aurrea hartu diete zumaiarrei.Aurreko urteko emaitzekin alderatuz, Zumaia gerturatu egin zaio Galiziari, eta ez zaio asko falta izan banderaren lehian ibiltzeko. Orain, lau estropada jokatu eta gero, berdinduta daude Galizia eta Gipuzkoa. Hurrengo estropada uztailaren 31n da, Getxon, eta Getaria-Tolosa ariko da Gipuzkoaren izenean. Hurrengo egunean, Zumaian bertan, etxekoek egingo dute arraun.Gaurko sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/femenina/resultados/ver.php?id=eu&r=1269260601Ligako sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/femenina/resultados/index.php?id=eu
Archive for uztaila 18th, 2010
KAE 2 Ligako zazpigarren estropada jokatu da Pasaian, eta Zumaia B hirugarren sailkatu da, Santoña eta Colindresen atzetik. Atzoko bosgarren postua hobetu du, hortaz, Kike Manterolaren koadrillak.Ligako sailkapenean goranzko jauzia egin dute, eta orain hirugarren dira. Liga oraintxe bukatuko balitz, KAE 1era igotzeko kanporaketa jokatuko lukete, bigarrenak eta hirugarrenak izango baitute aukera. Ligako garailea zuzenean igoko da.Gaurko sailkapena: http://www.liga-arc.com/eu/regata/67/hibaikako-iv.-ikurriaLigako sailkapena: http://www.liga-arc.com/eu/resultados
Jokatu dira San Miguel Ligako Galiziako bi estropadak, eta Zumaiari argitu zaizkio kontuak. Sailkapeneko azken-aurreko postutik gora egitea ia ezinezkoa izango zaio, eta egoera ilundu egin da. Handiren bat gertatzen ez bada, ez jaisteko kanporaketa jokatu beharko du irailean.Atzo hamaikagarren egin zuen, eta gaur hamargarren. Duela astebete tartea jan zion aurrekoari, San Pedrori, eta bederatzi puntura gerturatu zen. Orain, azken-hirugarrena Kaiku da, eta hamabost puntu aurretik da. San Pedrok berriz ere ospa egin du, eta azken laugarren da, zumaiarrek baino hemeretzi puntu gehiagoz.Gaurko estropadan, lehen txandan aritu da Telmo Deun, eta hirugarren egin du, Pedreña (estropadako garailea) eta Hondarribiaren atzetik, eta Zarautzen aurretik. Estropada duina egin dutela adierazi dute arraunlariek, eta egindako lanarekin gustura gelditu dira.Gaurko sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/ver.php?id=eu&r=1269259017Ligako sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/index.php?id=eu
Azken iruzkinak